Etxeko hondakinak birziklatzeari buruzko zalantza ohikoenak

2024/06/05

Etxeetan birziklatzea gero eta ohitura handiagoa da. Ohitura hori egokitu eta ezarri ahala, zalantza eta nahasmen gehiago sortu dira elementu klasikoen eta produktu berrien birziklatzeari buruz: packaging biodegradagarriak, produktu konpostagarriak, etab. Gai horiek ulertzea eta argitzea funtsezkoa da materialak behar bezala bereizteko edo produktuak berrerabiltzeko, baita kutsadurak sortzen dituen ondorioak saihesteko eta baliabide naturalen erabilera murrizteko ere.

Papera, kartoia, beira, plastikoak, elikagaien eta edarien metalezko ontziak eta hondakin organikoak (janari-hondarrak edo fruta-azalak, adibidez) dira etxeetan gehien birziklatzen ditugun hondakinak. Bizkaiak mota horretako etxeko hondakinak biltzeko sistema bat du, eta, horretarako, 8 edukiontzi ditugu. Hala ere, produktu jakin batzuk uzteko lekuan nahasmena sor daiteke. Hona hemen zenbait argibide zalantzak argitzeko:

- Kafe kapsulak ez dira edukiontzi horira bota behar, plastikoz, aluminioz eta kafe-hondarrez osatuta baitaude. Enpresa fabrikatzaileek sistema kolektibo bat kudeatzen dute hondakinak bildu eta birziklatzeko. Hala ere, garbigune batean uzteko aukera dago. Produktu horren fabrikatzaile batzuek kapsula konpostagarriak ekoizten eta garatzen ari dira, eta kapsula horiek edukiontzi organikoan utz daitezke.

- Aluminioz bakarrik osatutako produktuak edukiontzi horian uzten dira. Bere birziklatzeari esker, produktu berriak fabrikatzen dira, eta % 95eko energia-aurrezkia sortzen da, material primarioa ekoizteko behar den energiarekin alderatuta.

- Aerosolak dira etxean gehien erabiltzen diren formatuetako bat garbiketa-produktuetarako, aire-gozagarrietarako, higiene- eta apainketa-produktuetarako, eta abarretarako. Ontzi horiek edukiontzi horian utzi behar dira, baldin eta ontzi horiek hutsik badaude eta kalterik edo zulorik ez badute. Bestela, garbigunea da haien lekua.

- Medikamentuek bere lekua dute. Farmazien Sigre puntuek jasotzen dituzte hondakin horiek, behar bezala tratatzeko. Botiken kaxak eta horien ontzi hutsak ere bota egin behar dira, medikamentuaren hondarrak izan baititzakete.

Dakizunez, birziklatzea funtsezko prozesua da gure hondakinen ingurumen-inpaktua murrizteko. Gure hondakinak non uzten ditugun kontuan hartzen badugu, ingurumenari laguntzen diogu. Gehien erabiltzen dituzun etxeko hondakinetako bat non utzi ez badakizu, kontsultatu horietako bakoitza zein edukiontzitan bota behar duzun edo garbiguneen sarean zer hondakin onartzen diren. Gainera, zalantzarik izanez gero, BizkaiaRezikla web orrian kontsulta dezakezu, bakoitzaren kudeaketa egokienaren berri izateko.

Garbikerren Berriak