Garbiker.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
GAIKAKO BILKETA
1986an Bizkaian hiri-hondakin solidoak gaika biltzeko sistema ezarri zenetik, gaikako bilketa mota berriak sartuz joan dira, eta, gaur egun, gaikako zortzi bilketa mota egiten dira, bolumen handiko bilketaz gain.
Horietatik bost hondakin mota kudeatzeaz eta tratatzeaz arduratzen da Garbiker, zuzenean edo zeharka, beste erakunde batzuen laguntzarekin:
- Errefusa (edukiontzi grisa edo berde iluna)
- Hondakin organikoak (edukiontzi marroia)
- Ontzi arinak (edukiontzi horia)
- Berriro erabil daitezkeen elementuak (edukiontzi zuria edo Garbiguneen sarea)
- Bolumen handiko hondakinak (Garbiguneak)
Horrez gain, honako hauek ere gaika biltzen dira Bizkaian:
- Papera eta kartoia (edukiontzi urdina)
- Beira (edukiontzi berdea)
- Etxean erabilitako olioa (edukiontzi laranja)
- Pilak eta bateriak (edukiontzi gorriak).

HONDAKIN BAKOITZA, DAGOKION EDUKIONTZIRA
ONTZI ARINEN EDUKIONTZIA
Plastikoak eta ontzi metalikoak
Edari-latak, janari ontziak, poltsak...
EDUKIONTZI ORGANIKOA
Hondakin organikoak eta biodegradagarriak
Jaki-hondarrak, kortxoak, lorategi-hondakinak...
ERREFUSAREN EDUKIONTZIA
Birziklatzen ez diren bestelako hondakinak
Pixoihalak, animalien hondakinak, bolalumak, bonbillak, hautsa...
BERRERABILTZEKO EDUKIONTZIA
Produktu eta tresna birziklagarriak
Jantziak, liburuak, jostailuak, bazarreko gauzak, gailu elektriko txikiak...
BEIRA
Botila, poto eta flasko birziklagarriak.
Ez erabili zeramika edo kristalerako
OLIOA
Erabilitako etxeko olioa
Sartu plastikozko botila batean, eta itxi
PAPERA
Edozein motatako paperak, kartoiak eta egunkariak
Ez erabili paper koipedunetarako
PILAK
Pila mota guztiak,
arruntetatik botoizkoetaraino