EDUKIONTZI MARROIA

Honako material hauek utz daitezke edukiontzi honetan: janari-hondarrak, animalia-jatorrikoak (haragia eta arraina, itsaskien oskolak eta maskorrak, gazta, arrautza-oskolak) eta landare-jatorrikoak (barazkiak, frutak, haziak, fruitu lehorrak eta haien azalak, zerealak, landare-hondakinak), kozinatuak edo kozinatu gabeak, lore-hondarrak, ogi eta opilen hondarrak, sukaldeko papera, paperezko ahozapiak, infusio-poltsatxoak. Hondakin horiek ETXEKO BIOHONDAKIN izeneko zatia osatzen dute.

Gai organikoari dagokionez, argi eta garbi jakin behar dugu, hondakin horiek zuzen botatzen baditugu, produktu berriak sortu ahal izango ditugula, eta balio berria emango diegula horrela. Hondakin mota hau edukiontzi marroian utziz, konposta egin dezakegu, eta lorezaintzan edota nekazaritzan erabili dezakegu, ongarri edo lur-medeagarri gisa; eta paisajismoan edo obra zibiletan ere erabil daiteke.

10.812

TONA ETXEKO BIOHONDAKIN

5-10 kg

MATERIA ORGANIKO

1 kWh

ELEKTRIZITATE

Prozesua: Bizkaiko edukiontzi marroietan uzten den materia organikoa birziklatzeko eta berreskuratzeko ematen diren pausoen deskribapen labur bat duzue ondoren:

  1. Udalerrietan, udalak arduratzen dira hondakin mota hau biltzeaz, eta Bizkaiko Konpostegia tratamendu-plantara eramaten da.
  2. Biohondakinen karakterizazioa egiten da, iritsi diren biohondakinen osaera ezagutzeko.
  3. Biltzeko eta sailkatzeko fasea. Gero, Garbikerrek planta honetan dituen beharginek hondakinak bereizten dituzte, “baztertzekoak” izan daitezkeenak bereizteko.
  4. Pilen eratze-prozesua. Egituratzaile xehatua eta bihondakina nahasten dira, eta, aldi berean, pila sortzen da. Erabiltzen dugun egituratzale/biohondakin erlazioa 3:1 mailakoa da (% 75, egituratzailea, eta % 25, biohondakina).
  5. Materia organikoa konpost bihurtzeko fasea. Lehenengo, pilak 3 aldiz iraultzen dira astean, lehen bi asteetan. Une horretatik aurrera, astean behin iraultzen da. Bi egunean tenperatura 50 gradutik jaisten bada, beste behin iraultzen da; eta 70 graduko tenperatura gainditzen bada, pila ureztatu egiten da, eta irauli egiten da gero.
  6. Pilak ureztatzeko fasea.Egunero, pilen hezetasuna kontrolatzen da. Hezetasun maila ertainari (% 40tik % 50era bitartekoa) eutsi behar zaio. Pilek 30 m3 ur hartzen dute prozesuan. Zeregin hauetarako, euri-ura eta konposta umotzeko fasean sortutako lixibiatuak erabiltzeko zirkuitu bat du Bizkaiko Konpostegiak.
  7. Umotze-fasea. Pilan 40 °C edo hortik behera daudenean, prozesua burutu dela jotzen da, eta bahetzeko eta biltegiratzeko azken prozesuari ekiten zaio.
  8. 2 material lortzen dira: 15 mm baino gutxiagoko konposta, eta lodiera handiagoko konposta, 15-25 mm-ko diametroa duena.
  9. Bahetutako materiala bildu ondoren, geldirik uzten da 2-4 astean.
  10. Epe hori iragaten denean, konposta analizatu egiten da, ziurtagiria duen laborategi batean. Hauek dira nagusiki analizatzen diren parametroak: pH-a, eroankortasuna, material organikoa % (C), hezetasuna% (hondakin lehorra), N, C/N, P, K, Na, dentsitatea, metalak, E.coli eta salmonella.

Pilak osatzen direnetik konposta lortu arteko prozesuak ia 6 hilabete irauten du.

HONDAKIN BAKOITZA, DAGOKION EDUKIONTZIRA

EDUKIONTZI ORGANIKOA

Jatorri begetaleko jakien hondakinak, kozinatuak edo kozinatu gabeak (berdurak, frutak, haziak, fruitu lehorrak eta horien azalak, zerealak, landare-hondakinak), loreen hondakinak, ogi eta opilen hondarrak, sukaldeko papera, ezpainzapiak, infusio-poltsatxoak, botilen kortxo naturala.

Frutak eta barazkiak

Loreak eta lorezaintzako hondarrak

Arrain eta itsaski hondarrak

Paperezko ezpainzapi zuria

Kortxo naturala

Haragi-hondarrak

EDUKIONTZI HONETARA EZ BOTA...

  • Pardelak, toallitak eta higiene pertsonalerako beste produktu batzuk

  • Inausketako hondakinak

  • Erabilitako paperezko musuzapia

  • Egurrezko kaxa

  • Animalien gorotza

  • Hortz-haginak

GURE BALIABIDEAK

Konpost-prozesu osoa egiteko makineria nahikoa daukagu:

  1. Pala kargatzailea: materialaren barne-garraiorako eta konpost-pilak egiteko erabiltzen da.
  2. Birringailua: inausketaren hondarrak ezpaltzeko erabiltzen da, eta, horrenbestez, egituratzailearen partearen konpost-prozesua azeleratzeko.
  3. Iraultzeko makina. Prozesurako beharrezko makineria. Behin pilak eginda, makineria honek hondakin organikoa iraultzea eta aireztatzea ahalbidetzen du, materialaren beroketa-prozesuak saihesteko xedearekin.
  4. Bahetzeko makina: behin konpost-prozesua amaituta, beharrezkoa da 10 cm-ko neurritik gorako hondakinak kentzea, lortzen den konposta erabiltzeko eta merkaturatzeko gai izateko.

Bizkaiko Konpostegia 2011ko martxoan inauguratu zen, eta honako hondakinak tratatzen ditu: lorategietakoak, elikagai-biltegi handien bio-hondakinak, eta bosgarren edukiontzi pertsonalizatuaren bidez gaika bildutako hiriko hondakinen frakzio organikoa.

Konpost-planta 14.000 m2-koa da, prozesu-eremuak eta bideak barne. Horren funtzioa birringailua, iraultzeko makina eta bahetzeko makina dituen makineria mugikorraren bidez garatzen da. Prozesuaren lehen fasea aire librean garatzen da, eta bigarren fasea, konposta lortzekoa, estalkipean egiten da.