MATRIKULEN ALTA

Gaur egun, zuk edo zure enpresak hondakinak eramaten badituzue gure instalaziotakoren batera eta inoiz joan ez den ibilgailu batekin edo batzuekin joaten hasi nahi baduzu, aldez aurretik jakinarazi beharko diguzu, helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: clientes.garbiker@bizkaia.eus.

Mezuan hauek jakinarazi behar dira:

  • Joango diren ibilgailuen matrikulak.
  • Ibilgailuen titularraren edo titularren IFK/IFZ eta sozietatearen izena/izen-abizenak.
  • Azpikontratatutako enpresa bada, adierazi zein enpresak kontratatu duen garraio-enpresa.
  • Ibilgailuak zein instalaziotara joango diren.
  • Telefonoa eta harremanetarako pertsona.

Jakinarazpena jaso ondoren, egiaztatu egingo dugu eta, hala badagokio, izapidetu egingo dugu. Orduan, ibilgailuen alta egiaztatuko da. Une horretan, eta ez lehenago, sartu ahal izango dira ibilgailuak Garbikerren instalazioetara.

MATRIKULEN BAJA

Gure instalazioetara sartzeko erabiltzen ziren ibilgailuetako bati baja eman bazaio edo erabiltzeari utziko bazaio, jakinarazi ezazue, mesedez, helbide honetara mezu bat bidaliz: clientes.garbiker@bizkaia.eus.