HONDAKINEN BILKETA

Hiri-hondakin solidoen esparruan, hondakin horien kudeaketa planifikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundian; udalekin eta mankomunitateekin, zerbitzua modu integralean koordinatzen dugu, eta horiek egoki tratatzeko beharrezkoak diren udalerriez gaindiko azpiegiturak sustatzen ditugu, hondakinen esparruko zuzentarauei erantzunez.

Bizkaian, hondakinen gaikako bilketa egiten dugu, kalitatezko zerbitzu bat lortzeko, Lurralde Historiko osoan ahalik eta kostu homogeneo eta doituena izateko eta ingurumenaren babesean ahalik eta mailarik gorena ziurtatzeko; indarreko legeria ez ezik garapen iraunkorreko printzipioak betetzeko aukera emango digu horrek.

Zortzi bilketa mota egiten dira, eta, horri esker, bakoitzari dagokion tratamendua egin daiteke. Hondakin mota bakoitzak abiapuntu (edukiontzi) desberdina du.  Gainera, garbiguneen sareko gaikako bilketa ere egiten da Bizkaian.

Puntu honetara iritsita, garrantzi handia du Bizkaian hondakinen birziklatzean eta bilketan izan dugun garapena ebaluatzeak eta aztertzeak; ondoren, 1975. urteaz geroztik arlo horretan garrantzi handiena izan duten zenbait gertakari dituzue