HONDAKINEN BEHATOKIA

Bizkaiko Lurralde Historikoan sortzen diren toki eskumeneko-hondakinak (TEH) lokalizatzea, sailkatzea eta kuantifikatzea da Behatokiaren helburua, hauek tokiko erakundeek kudeatzen dituzten hondakinak izanik, Hiri-Hondakinak (HH) eta eraikuntza obra txikietako edo etxeetako konponketetako hondakinak (EKH) barne.

Urtean behin, Bizkaiko toki eskumeneko hondakinen sorrerari eta helmugari buruzko datuak argitaratzen dira.

Hiri-hondakinen kudeaketarekin lotutako alderdi guztiak koordinatzeko eta horien jarraipen iraunkorra egiteko tresna bat da. Hondakinen sorrerari eta kudeaketari buruzko informazioa bildu nahi du, eta informazio-trukea erraztu.

Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko beharrezko politikak sortzeko aukera emango diguten datuak lortzeko balio behar du Behatokiak.

Horrez gain, alde pedagogiko bat ere badu Behatokiak, eta, horren bitartez, herritarrentzat interesgarria izan daitekeen informazioa zabaldu nahi da, bai eta hiri-hondakinen prebentzioaren, berrerabileraren eta gaikako bilketaren esparruan proiektuak garatu eta ikertu nahi duten gazteak babestu ere.

Bizkaiko hondakinen behatokia