Acerca de waste lab intr

Waste Lab Bizkaia

Waste Lab Bizkaia elkarlaneko proiektu publiko-pribatu bat da, eta Bizkaiko Lurraldean hondakinen prebentzioarekin, sorkuntzarekin edo tratamenduarekin lotura duten jarduera edo portaera duten eragile guztiak barne hartzea du helburu.

Hori dela eta, Garbikerrek lankidetza-hitzarmen bana sinatu du ekimen hau kontzeptualizatzeko eta garatzeko, Aclima Euskadiko Ingurumen Enpresen Klusterrarekin, proiektu honek zuzenean eragiten dion sektorea den aldetik, eta EIDE Euskal Diseinuaren Elkartearekin, industria sortzaileen biltzailea den aldetik, jarduera-esparru honetan garrantzitua izan behar duen kolektiboa.

Enpresen eta profesionalen artean hondakinen berrerabilpenean eta balorizazio materialean berrikuntza bultzatzeaz gain, ParkeTeknologikoko eta Artigaseko instalazioetan herritarrak sentsibilizatzeko lanak egiten ditugu, eta tokiko erakundeen erronkei eta betebeharreierantzuten saiatzen gara. Jarduera-ildo horiei esker, gainera, hiru kolektibo horiek esperientziak eta ideiak trukatu ditzakete, beren ikuspegiak gure proiektuan txertatzeko.

Enpresen eta profesionalen artean hondakinen berrerabilpenean eta balorizazio materialean berrikuntza bultzatzeaz gain, ParkeTeknologikoko eta Artigaseko instalazioetan herritarrak sentsibilizatzeko lanak egiten ditugu, eta tokiko erakundeen erronkei eta betebeharreierantzuten saiatzen gara. Jarduera-ildo horiei esker, gainera, hiru kolektibo horiek esperientziak eta ideiak trukatu ditzakete, beren ikuspegiak gure proiektuan txertatzeko.

Gure misioa

Gure xedea da hondakin-kudeaketa berrituz ekonomia zirkularrerako eta hondakin-kopuru txikirako trantsizioaren buru izatea, etorkizun jasangarriago bati lagunduko dioten ekonomia-, gizarte-eta ingurumen-aukera berriak sortuz.

Acciones Waste lab Bizkaia

GURE BALIOAK

Gure zentroan parte hartzen dutelarik, eragile kolaboratzaileak liderrak dira jasangarritasunean eta ingurumen-erantzukizunean, eta beren estrategia NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatzen dute.

Hondakinen kudeaketan eta ekonomia zirkularrean berrikuntzaren abangoardiarako sarbidea. Eragileen arteko lankidetzak sektorean teknologia disruptiboak eta aplika daitezkeen konponbideak garatzea ahalbidetzen du, erlazionatutako negozioen lehiakortasuna eta jasangarritasuna areagotuz.

  • Parte hartu teknologia berrien eta irtenbideen garapenean, hondakinen kudeaketaren balio-kateko erronka zehatzetatik abiatuta (publikoak eta pribatuak).
  • Parte hartu WLBren jardueren esparruan sortutako berrikuntza-partzuergoetan, kide estrategiko gisa.
  • Utzi finantzaketa, laguntza publikoa eta kapital pribatua bilatzen negozio eta irtenbide teknologiko berriak garatzeko.
  • Eskuratu hondakinen kudeaketaren inguruko informazio estrategikoa eta prospektiba teknologikoa (hondakinei buruzko datuak, merkatze joerak, hondakinen arloko legeria, merkatu-azterketak, etab.), zaintza estrategikorako tresnen bidez.
  • Eskuratu topaketak egiteko, edo prototipoak, konponbide berriak eta berrikuntza-proiektuak garatzeko egoitzak.
  • Partekatu eta eskuratu datu sektorialak, konfiantzazko ingurune batean.

Konexioa aditu, ikertzaile, startup eta jasangarritasunarekin konprometitutako beste enpresa batzuen ekosistema askotarikoarekin. Zentro barruko lankidetzak negozio-aukera berriak eta aliantza estrategikoak ireki ditzake.

Ingurumen-hezkuntzak aldaketarako tresna gisa duen boterean sinesten dugu. Bizkaiko gazteak trebatzen ditugu, baliabideen balioa uler dezaten eta jasanagarritasunaren balioen eragile aktibo eta igorle bihurtu daitezen.

Enpresekin, komunitateekin eta erakundeekin lankidetzan arituz, balio ekonomikoa sortzeaz gain, etorkizuneko belaunaldientzat gizarte-ongizatea eta planeta babesten lagunduko duten irtenbideak sortu nahi ditugu.