Garbiker.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
Garbigune Mugikorra - Garbiker
GARBIGUNE MUGIKORRA
Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea. Horra hor Garbigune mugikorren helburua. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea. Bi edukiontzi ibiltari egongo dira ekimen honi atxikitako udalerrietan. Edukiontzi ibiltari horiek etxeetan sortutako hondakinak jasoko dituzte, udalekin aurretiaz adostutako egutegiaren arabera.

Horrela, garbigune ibiltaria astebetez egongo da udalerri bakoitzean, astelehena eta ostirala bitartean; oro har, udalerriaren erdiko guneren batean jarriko da, ahalik eta pertsona gehienek eskuragarri izan dezaten.
ONARTUTAKO HONDAKINAK
Zerbitzu honek onartzen dituen hondakin motak ondoko koadroan daude jasota:
etxekotresna txikiak
Sukaldeko tresnak
etxeko olioa (ontzi itxian)
sakeleko telefonoak
kableak
pinturak eta disolbatzaileak
aerosolak
kutsatutako xurgatzaileak
tonerrak
tintazko kartutxoak
metalezko kapsulak
plastikozko kapsulak
pilak
CDak, dvdak eta kasseteak
erradiografiak
Egutegia
Garbigune ibiltariak hurrengo asteetan izango duen kokapena kontsultatu daiteke egutegi honetan:
g1 - Garbigune mugikorra 1
g2 - Garbigune mugikorra 2