Ohiko Galderak

  • Hauxe da BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE eta MARKINAko garbiguneen ordutegia:

    • Astelehenetik larunbatera: 09:00etatik 13:25era eta 15:30etik 18:00etara.
    • Igandeak (erreferentziazko 9etan): 09:00etatik 15:00etara.

    Gainerako garbiguneetan, hauxe da ordutegia:

    • Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 13:25era eta 15:30etik 18:00etara.
    • Larunbatak: 09:00etatik 13:25era.
  • Zure posta-kodea eta utzi nahi duzun hondakina lotura honetan idatzita, ikusiko duzu zein den hondakin horrekin joateko hurbilen duzun garbigunea.

  • Jakiteko zein hondakin utz dezakezun garbigune bakoitzean eta zenbat, sakatu hemen.

    Bizkaiko garbiguneen sarearen funtzionamenduari buruz informazio gehiago nahi baduzu, BIZKAIKO GARBIGUNEEN ARAUDIRA

  • Zalantzaren bat baduzu non utz dezakezun hondakinen bat, Bizkaireziklaren web-orrialdean kontsultatu dezakezu

  • Hondakinen bilketa-zerbitzua (ordutegiak, edukiontziak eta flota) udalen edo/eta mankomunitateen eskumena da; horrenbestez, horri buruzko galderaren bat egin nahi baduzu edo gorabeheraren baten berri eman nahi baduzu, udalarekin jarri beharko duzu harremanetan, eta hark, hala badagokio, mankomunitatera bideratuko zaitu.

  • Hondakin organikoen bilketa udalen edo/eta mankomunitateen eskumena da; horrenbestez, zerbitzuan alta egin, gorabeheraren bat jakinarazi (txartela galtzea, lapurreta, etab.), edo zerbitzuari buruzko galderaren bat egin nahi baduzu, udalarekin jarri beharko duzu harremanetan, eta hark, hala badagokio, mankomunitatera bideratuko zaitu.

  • Garbikerrek udal-jatorriko hondakinak soilik kudeatzen ditu bere instalazioetan; ez du bestelako hondakinak biltzeko edo garraiatzeko zerbitzurik ematen.

    Zure enpresan sortutako hondakinak kudeatzeko, Eusko Jaurlaritzaren lotura honetan begiratu dezakezu.

  • 2018ko uztailaz geroztik SIGNUS Kudeaketa Sistema Integratuak (garbiguneetan utzitako pneumatikoen bilketaz eta kudeaketaz arduratzen den erakundea) ez du jasotzen erabiltzen ez diren pneumatikorik, baldin eta ez badatoz pneumatiko berrien fakturekin batera.

    Hori dela eta, Garbikerrek ere aipatutako dokumentazioa eskatu beharra du, gure garbiguneetatik hondakinak kendu ahal izateko.
    ​​​​​​​
    Beharrizan hori Garbikerrek Bizkaian kudeatzen dituen garbiguneen funtzionamendua arautzen duen Araudian dago jasota.

  • Gaur egun Garbikerrek ez du praktiketako ikaslerik onartzen.