ARTIGAS CAMPUSA
Abian jarri zenetik, 2004an, Bizkaiko Hondakinen Ingurumen Heziketarako Zentroan izan dute herritarrek lehen harremana hondakinen munduarekin.
Bizkaiko Parke Teknologikoan Waste Lab Bizkaia abian jarri zenean, 2025ean, zentro hori ekimen horren parte bihurtu zen, eta Artigasko Ekoparkean du egoitza.
Bere helburua da Bizkaian sortzen diren hondakinen prebentzio, berrerabilpen eta birziklatze prozesu guztiei buruz sentsibilizatzea eta informatzea, Bizkaiak udal hondakina behar bezala kudeatzeko dituen instalazio eta tratamendu ezberdinen xehetasunak emanez, bai esparru publikokoak eta bai lankidetza publiko-pribatukoak.
Gure xede-publikoa prestakuntza-zentroak (eskolakoak, erdi-mailakoak eta unibertsitatekoak), elkarteak eta herritarren ekimenak biltzen dituzten beste kolektibo batzuk dira.
Irekieratik 2025era arte metatutako datuak, aipatutako urtea barne.
0
BISITAK
Suposatzen dute
0
BISITARI
Bisita gaitzazu
Bai ikastetxea bazara, bai gure taldeko kide batek bisita gidatu presentzial bat egiteko interesa duen erakundea, elkartea edo, besterik gabe, herritarra bazara
MURGILTZEKO AUKERAK
WASTE LAB BIZKAIA ARTIGASERA BISITA
Era guztietako pertsonentzat dira; lehentasunez eta azalpenak hobeto aprobetxatzeko, gutxienez 8 urte izatea gomendatzen da.
Talde bakoitzaren ezaugarrien eta betebeharren arabera, bisiten iraupena egokitu egiten da, bi ordu eta erdi eta hiru ordu eta erdi bitartean.
Hauek dira bisitaren mugarri nagusiak:
- Hondakinen problematikari eta 3R ekintzei buruzko sarrera (reducir, reciclar y reutilizar, hau da: murriztu, birziklatu eta berrerabili).
- Hondakinek bigarren erabilerako lehengai bihurtu arte jarraitzen dituzten birziklatze-prozesuak azaltzea, objektu erabilgarri berri bat sortzeko (ekonomia zirkularra).
- Errefusaren tratamenduaren azalpena, tratamendua TMBn, Zabalgarbin, Lixibiatuen Plantan eta Artigasko biltegian.
- Ondorioak taldearekin.
- Lehen hezkuntzako ikasleekin jolasa eta otorduan sortutako hondakinen analisiaren dinamika.
- Udako hilabeteetan programa ludikoa eskaintzen da, jolas eta dinamika gehiagorekin.
BIZKAIKO KONPOSTEGIRA BISITA
BKrako bisita hamabi urtetik gorako pertsonei edo taldeei zuzenduta dago (Bigarren Hezkuntzatik aurrera). Gutxi gorabehera, hiru ordu laurden irauten du, eta Zentrora egindako bisitaren osagarri gisa egin ohi da.
Horrela, konpostatzeko prozesua azaltzen da in situ: karakterizazioa, birrinketa, eraketa, pilen hartzidura eta heltzea, bahetzea, analisia eta amaitutako produktuaren irteerak.
TMB-RA BISITA
Bisita presentziala unibertsitateko ikasleekin egiten da eta ordubeteko iraupena izaten du.
Planta honetan, errefusaren edukiontzira botatako zaborraren tratamendu mekaniko eta biologikoa azaltzen da. Segurtasun-arrazoiak direla eta, bisita gela batean egiten da, eta, azkenean, kontrol-gelara sartzen da. Bertan, prozesuaren zati bat in situ ikus daiteke.
GARBIGUNERA BISITA
Bisita presentziala da, eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako da, ikastetxetik gertuen dagoen Garbigunean, eta 45 minutuko iraupena du.
INSTALAZIOAK
ARETO BALIOANIZTUNA
Ebento eta ekitaldietarako egokitutako espazioa, 75 lagunentzako edukiera duena, beharraren arabera layout desberdinak egiteko aukera ematen duena, eta honako hauek dituena:
- Haririk gabeko konexiorako Clickshare sistema duen proiektagailua
- 2 eskuko mikrofono
- 3 mahai balioanitz eta 50 eserleku
ARETOA
Aurkezpenak eta jardunaldiak egiteko gunea, 50 lagunentzako lekua duena, honako hauek egiteko aukerarekin:
- Pantaila anitzeko Full Hd pantaila erraldoia
- Haririk gabeko konexioaren bidezko proiekzioa, Clickshare sistemarekin eta HDMI bidezko kableekin
- Haririk gabeko eskuko 2 mikrofono
ERAKUSKETA GUNEA
Hondakinen eta birziklatze-prozesuen esposizio-eremua, sorreraren eta jatorriaren arabera banatuta. Fabrika bat balitz bezala apainduta dago, eta, maketa dinamikoen bidez, hondakin-motekin egiten diren prozesuak azaltzen dira, bigarren erabilerako lehengai bihurtuarte.
Horrez gain, bi joko ditu birziklatzeari buruzko ikaskuntza indartzeko:
- Kontainer-jokoa: jokaleku ezagunetan nabigatuz, jokalariak asmatu behar du zein edukiontzitan utzi behar duen jokoak proposatzen duen hondakina
- Birziklatze-jokoa: jokalariak asmatu behar du zein hondakin birziklatutatik datozen proposatuko zaizkion objektuak
Bisitaldi bakoitzean 50 bat lagunentzako lekua dago.
BESTE GUNE BATZUK
- Simulagailua: zinema-areto txikia, 14 lagunentzako lekuarekin
- Kanpoaldea: merenderoz eta aisiarako gunez hornitutako gunea, non talde dinamikak eta aire zabaleko bestelako jarduerak egin daitezkeen.