Garbiker - Garbiker
ZERBITZU NAGUSIAK
Gure jarduera zuzentzen duten aurreko printzipio horiek aplikatzeko, honako esparru hauetara bideratzen du bereziki bere jarduera GARBIKER enpresak:
- Bizkaian sortzen den errefusaren (edukiontzi grisa) tratamendua.
- Ontzi arinak edukiontzietan sartzea, biltzea eta sailkatzea (edukiontzi horia).
- Hondakin organikoen tratamendua (edukiontzi marroia).
- Berriro erabili daitezkeen hondakinen kudeaketa eta tratamendua (edukiontzi zuria)
- Tamaina handiko hondakinen kudeaketa eta tratamendua.
- Garbiguneen kudeaketa.
- Ingurumen-hezkuntzako ekintzak.
- Aholkularitza.

KOKALEKUAK
Ondoren, Bizkaiko Lurralde Historikoan zehar Garbiker non dagoen kokatuta deskribatu da.
EGOITZA NAGUSIA
Enpresak bere zerbitzu korporatiboak Bilboko bulegoetan ditu kokatuta, honako helbidean, zehazki: Don Diego Lopez de Haroko Kale Nagusia, 44, 1. ezkerra. 48011 Bilbo
ZORNOTZAKO PABILOIA
Zornotzako Boroa auzoan kokatuta dagoen industria-pabiloia; ontzi arinen gaikako bilketak planteatutako behar logistikoei aurre egiteko erosi zuen Garbikerrek. 5.192 m2-ko azalera du.

GARBIGUNEAK
Herritarren zerbitzura dauden azpiegiturak dira garbiguneak, herritarrek berorietan utz ditzaten berriro erabili, birziklatu edo energetikoki balorizatu daitezkeen hondakinak, gaika bilduta. Doako zerbitzua da.
Bizkaiak 23 garbigune ditu lurralde osoan banatuta. Hona hemen Bizkaiko Lurralde Historikoko Sareko garbiguneen zerrenda:
- Amorebieta
- Erandio
- Mungia
- Amoroto
- Gautegiz-Arteaga
- Muskiz
- Bakio
- Gernika
- Orduña
- Barakaldo
- Getxo
- Santurtzi
- Basauri
- Güeñes
- Sestao
- Bermeo
- Igorre
- Sopela
- Derio
- Karrantza
- Zalla
- Durango
- Markina
BIZKAIKO KONPOSTEGIA
BIZKAIKO KONPOSTEGIA
Hiri-hondakinen barnean organikoen gaikako bilketatik datozen biohondakinak abiapuntutzat hartuta konposta egiteko planta; biltegi handietako bosgarren edukiontzi pertsonalizatua (marroia) eta administrazioetako lorezaintzatik, profesionalengandik eta partikularrengandik datorrena erabiltzen da horretarako.
Ongarriaren osagarri modura erabil daitekeen konposta egiten da konpostegian.
Artigasko Ekoparkean dago (ARTIGABIDEA, Z/G , 48002 BILBAO), jada itxita eta zigilatuta dauden zabortegiko lurren gainean.
Bizkaiko Konpostegia handitzeko, Euskadin hondakinen araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko dirulaguntzen deialdiaren laguntza izan zen.
TRANSFERENTZIA-PLANTAK
Bizkaiko hiri-hondakinen tratamendua (errefusa) Artigasko Ekoparkean egiten da, Bilboko udal-barrutian. Tratamendurako instalazioetatik nahiko urrun daude udalerri asko, eta zaborra haietara eramateak ingurumen-inpaktu eta kostu handia sortzen ditu.
Horregatik, transferentzia-plantak eratu ziren. Hondakinen tratamenduan, bitarteko azpiegiturak dira transferentzia-plantak: hiri-hondakinak trinkotzen dira planta horietan, bolumena murrizteko eta, horrela, tratamendu-plantetara berehala eta errazago garraiatzeko. Horrela, hiri-hondakinak biltzeko udal-kamioiek ez dituzte ibilbide luzeak egin behar, eta giza baliabideak eta baliabide mekanikoak optimizatzen dira horrela.
Bost transferentzia-planta ditu Garbikerrek, Berriatuan, Gernika-Lumon, Igorren, Durangon eta Zallan, zehazki.
BERRIATUAKO TRANSFERENTZIA-PLANTA
- Xede-biztanleria: 26.028 biztanle
- Udalerriak:
- Lea Ibarrako Mankomunitatea: Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz
- Lea Artibaiko Mankomunitatea: Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar
- Kokapena. MERELUDI AUZOA, Z.G. – 48710 Berriatua.
DURANGOKO TRANSFERENTZIA-PLANTA
- Xede-biztanleria:76.976 biztanle
- Udalerriak:
- Amorebieta-Etxano
- Durango
- Berriz
- Durangoko Mankomunitatea: Abadiño, Atxondo, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Zaldibar
- Kokapena. SAN ROKEBURU, 43. ZK. 48200 DURANGO.
IGORREKO TRANSFERENTZIA-PLANTA
- Xede-biztanleria: 14.056 biztanle
- Udalerriak:
- Arratiako Mankomunitatea Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide, Zeanuri
- Kokapena. URKIZU, 72 BEHEA. 48140 IGORRE.
GERNIKAKO TRANSFERENTZIA-PLANTA
- Xede-biztanleria: 46.101 biztanle
- Udalerriak:
- Ajangiz
- Bermeo
- Busturia
- Errigoiti
- Forua
- Gernika-Lumo
- Morga
- Mundaka
- Busturialdea: Arratzu, Elantxobe, Gautegiz Arteaga, Ibarrengelu, Kortezubi, Mendata eta Muxika
- Urdaibai: Ea, Ereño, Murueta, Nabarniz eta Sukarrieta
- Kokapena. LUMOKO SAN PEDRO AUZOA, 21. 48300 GERNIKA.
ZALLAKO TRANSFERENTZIA-PLANTA
- Xede-biztanleria: 32.164 biztanle
- Udalerriak:
- Balmaseda
- Enkarterriko Mankomunitatea: Artzentales, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Sopuerta,Trucios-Turtzioz eta Zalla
- Kokapena. BASOAGA, 6. 48869 ZALLA

TRATAMENDU MEKANIKO BIOLOGIKOKO (TMB) PLANTA
Artigasko Ekoparkean dago, eta 23.000 m2-ko planta bat da, Bizkaiko hiri-hondakinak tratatzen dituena. Hiri-hondakinen aurretiazko tratamendua egiten da planta honetan, zehazki, eta erabilera berezia du. Helburu nagusia birziklatzeko materiala berreskuratzea eta geldotzea da, eta, azken batean, aurrez tratatu gabeko hondakinik zabortegira bidera dadin saihestea.
Hiru pauso ematen dira prozesu honetan plantan: hondakinak hartzea, tratamendu mekanikoa, eta lehortzea edo umotzea.
Hiri-hondakinen tratamendurako sistema honi esker, zabortegira ez da bideratzen aurrez tratatu ez den hondakinik.
Urtean 180.000 tona hiri-hondakin (errefusa) tratatzeko diseinatuta dago planta.
LIXIBIATUEN PLANTA
Hondakinen gainean euria egin izanaren ondorioz sortzen diren likidoei edo hondakinek eurek sortzen dituztenei lixibiatu deritze. Artigasko Ekoparkean, Garbikerren instalazio guztietan sortzen diren lixibiatuak tratatzeko planta bat dago. Urtean 350.000 metro kubiko tratatzeko gaitasuna du.
Arazketa biologiko batean oinarritzen den arazte-sistema baten bidez tratatzen dira lixibiatuak plantan, bakterio nitrifikatzaileen eta desnitrifikatzaileen bidez, zehazki (nitrifikazio-prozesua); likido horiek natura-ingurunera isuri baino lehen prozesatzen dira, beraz.
HONDAKINDEGIAK
Bi hondakindegi kontrolatu daude (Artigas eta Jata).
Sistemaren azken muturreko azpiegiturak dira hondakindegiak, eta TMB plantetan tratatutako udal-hondakinak eta birziklatze-kateko gainerako beste produktu batzuk, berreskuratze-katean sartu ezin izan direnak, biltzen dituzte.
Artigasko hondakindegiak 1,19M m³-ko gaitasun operatiboa du; horrez gain, 25 urteko balio-bizitza du 2017tik aurrera, aurreikuspenen arabera.
Lemoizko udalerrian, Jatako hondakindegiak 250.000 m³-ko gaitasun operatiboa du. Gaur egun, erreserbako hondakindegi gisa ari da.
PARTAIDETZAZKO ENPRESAK

BZB
Bizkaiko Zabor Berziklategia (BZB) Garbikerrena eta Trienekens enpresa alemaniarrarena da, eta, 1999tik, Bizkaian gaika bildutako ontzi arinak bereizi eta sailkatzeaz arduratzen da.
BERZIKLATU
2007an sortu zen azpiegitura hau, eta Ortuellan dago. Ingurumenaren ikuspegitik lehenera ekarritako ingurune batean kokatzen da planta, meategietako jardueretatik zetozen hondakinak isurtzen ziren ingurune batean eraiki baita. Birziklatze-planta hau sortzeko, zabortegi gisa erabiltzen zen ingurune bat leheneratu da.