BERZIKLATU

2007an sortu zen azpiegitura hau, eta Ortuellan dago. Ingurumenaren ikuspegitik lehenera ekarritako ingurune batean kokatzen da planta, meategietako jardueretatik zetozen hondakinak isurtzen ziren ingurune batean eraiki baita. Birziklatze-planta hau sortzeko, zabortegi gisa erabiltzen zen ingurune bat leheneratu da.

Partaidetza publikoa eta pribatua dituen erakunde bat da Birziklatu; Bizkaiko Foru Aldundiak % 25 du, eta % 25 du GARBIKER enpresak ere.

Hiri-hondakinen kudeaketan aritzen da, eta Bizkaian sortzen diren bolumen handiko hondakinen tratamendua du jardunbide nagusi (altzariak, lastairak, zurak eta lerro zuria...); eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea ere sustatzen du.

Birziklatun, bada lantegi bat berriro erabil daitezkeen bolumen handiko gauzakiak eta ildo zuriaren esparrukoak konpontzeko; konpondu ondoren, merkatura itzultzen dira berriro, Emausen saltokien eta Kooperaren saltokien bidez.

Birziklatura iristen diren hondakinen % 100 berriro erabiltzen dira, birziklatu egiten dira, edo energetikoki balorizatzen dira.