ERREFUSAREN EDUKIONTZIA

Edukiontzi honetan, berrerabili edo birzikla ezin daitezkeen hondakinak jasotzen dira. Grisa edo berde iluna izan ohi da.

Edukiontzi honek gure etxeko hondakinen azken aukera izan behar du.

Errefusak baloriza daitezkeen materialak izan ditzake baita ere, eta, horregatik, material horiek berreskuratzeko berariazko tratamendu bat egiten da, bai eta produktu berri bat (energia) erauzteko prozesuak ere, hondakin horiei egindako tratamenduen bitartez.

295.814

TONA ERREFUSA

%40

ETXEETAN KONTSUMITUTAKO ENERGIAREN

Prozesua:ondoren, Bizkaiko edukiontzietan botatako errefusa berreskuratzeko eta birziklatzeko ematen diren urratsak deskribatuko ditugu, laburki:

  • Herritarrek edukiontzi grisera edo berdera (udalerriaren arabera) botatzen dute errefusa.
  • Udalek egunero eramaten dituzte hondakin horiek errefusa tratatzeko plantara.
  • Tratamendu-plantetatik urrun dauden udalerrien kasuan, transferentzia-plantetara eramaten dituzte hondakinak; han, hondakinak trinkotu egiten dira, eta tratamendu-plantetara eramaten dira gero. Bizkaian, 5 transferentzia-planta ditugu, eta ingurumenaren esparruan funtsezko misioa betetzen dute, hondakinaren garraioa kontzentratzen baitute.
  • Artigasko Ekoparkean kokatutako TMB plantara (Tratamendu Mekaniko Biologikoko planta) eramaten da errefusa. Planta horretan, birzikla daitezkeen materialak berreskuratzen dira, hala nola PET, PEAD, kartoia, brikak, latak, aluminioa, etab., ekoizpen-katera eramateko berriz. Planta honek 180.000 tona hartzeko gaitasuna du.
  • Bizkaian 180.000 tona errefusa baino gehiago sortzen denez, soberakina balorizazio energetikorako plantara, Zabalgarbira, eramaten da, energia sortzeko. Zabalgarbi plantara gaikako bilketa onena egiten duten udalerrietako hondakinak eramaten dira, errefusaren poltsetan birziklatu beharreko material gutxien baitute horiek.
  • TMB plantako prozesutik igarotzen diren hondakinei bi prozesu desberdin aplikatzen zaizkie, materialak berreskuratzeko fasearen ondoren. Geldotze-prozesua, geldotu ondoren, balorizazio energetikorako plantara bideratzeko hondakina. Beste prozesu bat ere garatzen da: hiri-hondakin solido bat ekoizten da, gero zementuaren industriarako, birziklatze-industriarako eta abarrerako erregai gisa merkaturatzen dena.
  • TMB plantan tratamendu aurreko fasea egin ondoren eta hondakinak geldotu ondoren, energetikoki balorizatu ezin den hondakina kontrolatutako zabortegira eramaten da.

HONDAKIN BAKOITZA, DAGOKION EDUKIONTZIRA

ERREFUSAREN EDUKIONTZIA

Bolalumak, pixoihalak, paperezko musuzapiak, olioz zikindutako paperak, hortzetako eskuilak.

Arkatzak, boligrafoak, etab.

Pardelak, toallitak eta higiene pertsonalerako beste produktu batzuk

Erabili eta botatzeko plastikozko platera

Latexezko eskularruak

Hortzetako eskuila

Paperezko ezpainzapi zuria (janariz zikindua)

EDUKIONTZI HONETARA EZ BOTA...

  • Hildako animalien hondakinak

  • CD eta DVD-ak

  • Frutak eta barazkiak

  • Pilak eta bateriak

  • Edozein motatako ontziak

  • Sendagaien blisterra

GURE BALIABIDEAK

11 trakzio-buru ditugu, autotrinkogailuetarako eta erdiatoietarako; zisternatarako 4 trakzio-buru, eta, gainera, 4 erdiatoi.

Ibilgailu horiek guztiak beharrezkoak dira Bizkaian sakabanatuta dauden transferentzia-guneetatik tratamendutegietarako garraioa egiteko, bai eta tratamendutegien artekoa egiteko ere.

Zer da trakzio-buru bat? Trakzio-kamioi izena ere hartzen du. Trakzio-burua atoiak garraiatzeko diseinatutako ibilgailua da. Karrozeriaren beste atalekin batera ez doazen ibilgailuak dira. Trakzio-buruaren atal bat kamioiaren kabina da, eta bestea atoia krokatzea ahalbidetzen duen atala da.

12 autotrinkogailu ditugu, transferentzia-guneetan sakabanatuta.

Autotrinkogailuak atoiak dira, eta plater prentsatzaile bat dute. Platera xafla metalikoa da, eta hondakina barrura eramaten du motorrari esker; hondakina trinkotzean, hondakina txikitu, eta hondakin-kantitate handiagoa sartzea ahalbidetzen du. Makineria honek bidaia bakarrean hondakin gehiago garraiatzea ahalbidetzen du, eta, horrela, edukiera txikiagoko kamioiek tratamendutegietara bidaiak egitea saihesten du.

Garbikerrek 5 zisterna ditu, hondakindegietan sortutako lixibiatuak Artigasko Ekoparkean dagoen tratamendu-plantara garraiatzeko.

Garraiorako zisternak likidoak garraiatzeko ontzi handiak dira, eta atoietan kokatzen dira.

Hondakinak biltzeko zentroak dira, bertan prentsatzeko eta edukiera handiko kutxadun ibilgailuetan kontrolatutako biltegietara garraiatzeko. Horrela, garraio-kostua murrizten da.

Garbikerrek bost transferentzia-gune ditu, honako herrietan: Berriatua, Gernika-Lumo, Igorre, Durango eta Zalla.

Bizkaiko hiri-hondakinak tratatzeko 23.000 m²-ko planta. Planta honetan, hiri-hondakin solidoen eta maneiu bereziko hondakinen aurretratamendua egiten da. Xede nagusia da materialak berreskuratzea, birziklatzeko, eta inerte bihurtzea, eta, edozein kasutan ere, saihestu nahi da hondakinak hondakindegietara eramatea, lehenago tratatu ez bada.

Hiru urrats ditu planta honetan egiten den prozesuak: hondakinak jasotzea, tratamendu mekanikoa eta lehortzea edo umotzea.

Hiri Hondakinen biltegi kontrolatuak edo hondakindegiak aurretiaz balorizatu (ez materialki, ez energetikoki) ezin izan diren hondakinen biltegiratze, tratamendu eta kontrolerako instalazioak dira.

Garbikerrek kudeatzen dituen Hiri Hondakinen biltegi kontrolatuak zaintza eta segurtasun neurri zorrotzen menpe daude, ingurumenerako kalteak eta giza osasunerako balizko arriskuak prebenitzeko isurketa egokia bermatzeko.

Garbikerrek Europako araudiaren eskakizunetara egokitu ditu lan- eta kudeaketa-prozesuak, indarrean dagoen Hondakinen Europako Estrategiaren arabera. Estrategia horren lehentasuna zaborra saihesteko neurri prebentiboak eta hori balorizatzeko prozesuak dira. Horrenbestez, isurketa bidezko ezabapena azken konponbidetzat baino ez da hartzen.

Garbikerrek kudeatzen dituen Hiri Hondakinen biltegi kontrolatuak honako herrietan daude:

  • Artigas
  • Jata, Maruri-Jatabe (azken biltegia)
  • Amoroto (itxita, eta ingurumenerako berreskuratua 2004an)
  • Gordexola (itxita, eta ingurumenerako berreskuratua 2002an)
  • Igorre (itxita, eta ingurumenerako berreskuratua 2018an)
  • Berriz (lur inerteen hondakindegia, itxita, eta ingurumenerako berreskuratua)
  • Orkonera – Ortuella (lur inerteenn hondakindegia, itxita, eta ingurumenerako berreskuratua)