Beirarentzako edukiontzia: jardunbide egokiak

2022/09/02

Beirarentzako edukiontzi berdea, kartoia eta paperarenarekin batera, gure etxeko hondakinak bereizteko Bizkaian erabiltzen hasi ginen lehen edukiontzietako bat da eta, horri esker, etxean behar ez ditugun botila, poto eta flasko berrerabilgarriak birziklatzen laguntzen dugu.

Urte hauetan zehar Bizkaian milioika edari-botila, elikagai-poto, kolonia-poto, kosmetika-flasko eta gure etxeetan ohikoak diren beste ontzi asko bildu dira. Hala, birziklatu egin dira beirazko ontzi berri bihurtzeko. Material hau infinituki birzikla daiteke bere ezaugarri anitz ezberdinak galdu gabe, eta prozesuan lehengai berriak erauztea eta fabrikazioan ura eta energia erabiltzea aurrezten da, ekonomia zirkularrari laguntzeaz gain.

Etxeko hondakinak botatzeko edukiontzi berdea erabiltzean, hainbat alde hartu behar dira kontuan:

-Kristalik edo zeramikarik ez botatzea. Ispiluen, leihoen edo kopa eta loreontzi askoren kristalek, bonbillek, portzelanazko ontziek edo zeramikazko katiluek beirarekin birziklatu ezin diren materialak dituzte; beraz, errefusaren edukiontzian edo Garbiguneen sarean utzi behar dira.

-Birziklatu aurretik, tapak eta tapoiak kendu. Ontzi gehienen estalkiak metalikoak edo plastikoak izaten dira, eta, beraz, ezin dira beirarekin batera birziklatu. Birziklatze-prozesua errazteko, komeni da tapak eta tapoiak beirarekin batera ez uztea. Bereiztea eta ontzi arinetako edukiontzi horira eramatea da egokiena. Kortxozko tapoiak, berriz, edukiontzi marroian utz daitezke.

-Botila guztiak ez doaz edukiontzi berdera. Plastikozko botilak, botilak izan arren, ez dira beirarentzako edukiontzira bota behar, edukiontzi horira eraman behar dira gainerako ontzi arinekin batera behar bezala tratatzeko eta birziklatzeko.

-Etxeko olioak berezko edukiontzia du. Gure etxeetan janaria prestatzean sobratu zaigun olioari dagokionez, Bizkaian edukiontzi laranja bota dezakegu. Edukiontzi horretan ongi itxitako plastikozko botilen edo tetrabriken barruan utzitako elikagai-olio erabiliarekin motorrentzako bioerregaiak sortzen dira, eta, era berean, xaboiak, kandelak, pinturak, bernizak eta abar lor daitezke. Inola ere ez da utzi behar edukiontzi berdean beirazko botilen barruan.

Aholku txiki hauei jarraiki, beiraren birziklatze-prozesua hobetzeaz gain, hondakin-frakzio guztien birziklatze-prozesua hobetzen lagunduko dugu, eta, are garrantzitsuagoa dena, gure planetaren osasunari eusten ere.

Garbikerren Berriak