EDUKIONTZI BERDEA

Botilak eta beirazko potoak botatzen dira edukiontzi honetara. Ez ditu kristalezko materialak hartzen, hala nola edalontziak, kopak, bonbillak…

Edukiontzi honetara botatako beiraren % 98 birziklatzen da; edukiontzi honetara botatzen denaren % 2 soilik da baztertzekoa.

Prozesua:

  • Bildutako beira sailkapen-plantara eramaten da (Araban kokatuta dago), eta materialak bereizten dira han, dentsitatearen, kolorearen eta abarren arabera.
  • Sailkatu ondoren, garbitu egiten da, eta beira ez den guztia kentzen da (etiketak, kola, etab.).
  • Prozesu horren ondoren, xehatu egiten da, hauts bihurtu arte.
  • Produktu hori jatorrizkoak bezalako beirazko ontziak ekoizteko lehengai gisa erabiltzen da.

28.576

TONA BEIRA

1

BEIRAZKO ONTZIA

208

BIZTANLE

Zer bota beiraren edukiontzi berdera

BAI EZ
Ardo-botilak, zuku-botilak, ur-botilak, ozpin-botilak, kosmetika-flaskoak, kontserba-potoak, marmelada-potoak, barazki-potoak Plastikozko botilak, plastikozko flaskoak, potoen tapak, botilen tapoiak, bonbillak, lanparak, kristalezko edalontziak, zeramikazko eta portzelanazko platerak.