Hondakin elektronikoak birziklatzea
2020/12/21
Gailu elektronikoetatik sortzen diren hondakinak birziklatzea gero eta garrantzitsuagoa da gure osasuna eta gure planetarena mantentzeko. Pixkanaka-pixkanaka, hondakin elektronikoak gero eta ugariagoak dira gure etxeetan eta gure eguneroko bizitzan. Baztertzen ditugun ordenagailuak, tabletak, mugikorrak eta telebista adimendunak ‘zabor elektronikoa’ deritzonaren parte dira, baina baita txigorgailuak, mikrouhin-labeak, hozkailuak, garbigailuak edo plantxak ere. Funtsean, entxufe, kable elektriko edo bateri bat daraman edozer hondakin elektronikotzat har daiteke.
Etxean eta lanean bizitza errazten badigute ere, erabiltzen ez ditugun eta baztertzen ditugun gailu elektronikoetatik sortzen diren hondakinak mehatxu larria dira planetarentzat. Arrazoietako bat da tresna hauek fabrikatzeko lehengaiak eta mineralak atera behar direla eta horietako batzuk oso urriak eta teknologia garatzeko ezinbestekoak direla. Bizitza baliagarriaren zikloa amaitu duten aparatuak birziklatzen ez baditugu, Lurreko baliabide natural mugatuak agortzen ariko gara.
Gainera, gailu elektronikoak egiteko erabiltzen diren material batzuk oso kutsatzaileak eta toxikoak dira eta ingurumenerako eta pertsonentzat. Behar bezala birziklatzen ez badira, tresna horiek egiteko erabiltzen diren plastikoak degradatu egin daitezke, eta ibaietako eta itsasoetako urak kutsatu; hondakin elektroniko batzuen osagaietako merkurioa eta beruna oso toxikoak dira, eta pertsonak eta animaliak larri gaixotu ditzakete. Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsua da ohartzea horrelako hondakinak hondakin arriskutsuak direla eta behar bezala tratatu behar ditugula.
Lehenengo araua da aparatu elektronikoak ez direla inoiz errefusaren edukiontzietan utzi behar hondakin orokorren ondoan. Gailuak ongi funtzionatzen badu, lehenengo aukera beti berrerabiltzea izan behar da. Agian, interesatzen ez zaigun telefono hori edo aldatu dugun irabiagailua behar duen pertsona bat ezagutuko dugu, baina, hala ez bada, beti utzi ahal izango ditugu berrerabiltzeko edukiontzian, txikiak direnean, edo Garbiguneetako berrerabiltzeko etxoletan, haien bizitza erabilgarria luzatzeko eta ekonomia zirkularrean laguntzeko.
Aparatuak bere funtzioa behar bezala betetzen ez badu, edo funtzionatzen ez badu eta konpon ezin badaiteke, hurrengo urratsa ingurumenari kalterik egin gabe hondakin elektroniko hori non eta nola baztertu dezakegun informazioa biltzea da. Oro har, Bizkaian ditugun Garbigune eta Garbigune mugikorretan TEEH txikiak –Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak– izenez ezagutzen diren etxetresna elektriko txikiak (likuagailuak, txigorgailuak eta baskulak) eta telefono mugikorrak utz daitezke. Garbiguneetan TEEH handiak deiturikoak ere bota daitezke, hala nola garbigailuak, ontzi-garbigailuak edo hozkailuak, edo ekipo informatikoak eta periferikoak. Nolanahi ere, Bizkairezikla-ko web orriaren bilatzailean edozein hondakin sar dezakegu, eta gure etxeetan sortzen ditugun hondakin elektronikoen kudeaketa hobetzeko egin beharreko urratsen berri emango digu.
Eta gero, zer birziklatze-prozesu jarraitzen dute hondakin elektronikoek?
Gailu elektroniko bakoitzak tratamendu desberdina behar du bere ezaugarrien arabera, baina, oro har, hondakin elektronikoen birziklatzea oso antzekoa da.
-
Ahal den guztietan, erabiltzeko egoera onean dauden osagaietako batzuk bereizi egiten dira, ordezko pieza gisa erabili ahal izateko.
-
Bestalde, aparatuen zati arriskutsu eta kutsagarriak ateratzen dira (hozkailuetako gasak, beruna, merkurioa, litioa edo kadmioa), behar bezala trata daitezen, birziklatze-prozesuan pertsonentzat eta ingurumenerako arriskurik gabe.
-
Ondoren, materialak eta piezak mekanikoki bereizten dira: alde batetik, birziklatu edo balorizatu ahal izango diren plastikoak eta beira, eta bestetik metalak (altzairua, kobrea edo aluminioa, esaterako) lehengai berri gisa berreskuratzen dira, ekoizpen-zikloan berriro sartzeko eta horiekin berriro produktu berriak fabrikatzeko, berreskuratzen diren metal preziatuekin gertatzen den bezala, hala nola urrearekin eta platinoarekin.
Horrela, hondakin elektronikoak behar bezala birziklatu eta tratatzen baditugu, baliabide naturalak gehiegi ustiatzea saihestuko dugu, ekonomiari lagunduz eta ingurumena kutsatzea saihestuz.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.garbiker.bizkaia.eus/ (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
- Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookieak ikusi ahal izango dituzu
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
|---|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 |
Cookie teknikoa |
Saioa identifikatzea |
Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_garbiker |
Cookie teknikoa |
Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_garbiker |
Cookie teknikoa |
Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_garbiker |
Cookie teknikoa |
Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _GRECAPTCHA | Cookie teknikoa | Arriskuaren analisia eta spamaren aurka babestea | 6 hilabete | |
| _ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.