Erosketetara poltsa eramatearen onurak

2025/09/15

Erosketetara poltsa berrerabilgarri bat eramatea gero eta praktika zabalduagoa eta arduratsuagoa bihurtu da. Ekintza sinple horrek, ingurumeneko plastiko-kantitatea murrizteaz gain, hainbat onura ere eskaintzen ditu.

Erabili eta botatzeko plastikozko poltsek 55 urte behar dituzte deskonposatzeko, paisaiak eta ozeanoak kutsatuz, eta kalte handiak eragiten dituzte horrelako tokietan dagoen flora eta faunan. Poltsa berrerabilgarriak aukeratuz gero, plastikoaren eskaria gutxitu egiten da, eta, beraz, baita sortzen duen kutsadura ere, elementu horien kontserbazioan lagunduz.

Poltsa berrerabilgarriak gogorragoak, iraunkorragoak eta moldakorragoak dira. Produktu-mota hori hainbat tamaina eta estilotan dago eskuragarri, eta, horri esker, hainbat erosketa-motatara egokitu daiteke, elikagaietatik hasi eta elikagaiak ez diren produktuetaraino. Gainera, saltoki askok beherapenak eskaintzen dizkiete beren poltsak ekartzen dituzten bezeroei, kontsumitzaileentzat aurrezki esanguratsua suposatuz.

Besteak beste, poltsa berrerabilgarri bat eramateak erosketa-esperientzia hobetu dezake. Poltsa propioa duenez, erraz hausten diren edo erosketetarako behar bezain handiak ez diren plastikozko poltsen deserosotasuna saihesten da, eta, hala, erosketa-esperientzia eraginkorragoa eta atseginagoa da.

Plastikozko poltsak ontzi arinen edukiontzira bota behar dira. Hona hemen ontzi arinak birziklatzeko eta berreskuratzeko jarraitzen dugun prozesua:

  • Edukiontzi horian uzten dituzte ontzi arinak herritarrek.
  • Garbikerrek ontziak biltzen ditu edukiontzi horietatik, bere baliabideak erabiliz.
  • Bildutakoak Zornotzako sailkapen-plantara (BZB) eramaten da.
  • BZBn, 7 produktu bereizten dira: PET, PEAD, PEBD, tetrabrika, metal ferrikoak, aluminioa eta plastiko mixa.
  • Sailkatu ondoren, birziklatuko dituzten enpresetara eramaten dira.
  • Birziklatzeko enpresa horiek materia hori prestatu egiten dute, berriro produkzio-katean sartzeko eta produktu berriak egiteko berriro.

Garbikerren Berriak