EDUKIONTZI HORIA

Etxeetako ontziak biltzeko erabiltzen da. Plastikozko ontziak (plastikozko botilak, plastikozko zorroak, plastikozko ontziak, hala nola jogurtarenak, gurinarenak, garbiketako produktuenak…), edarien latak eta kontserba-latak, tetrabrikak, porexpan erretiluak, aluminio-papera, film gardena, etab.

Plastikoari dagokionez, garrantzitsua da kontsumoa murriztea, berriro erabiltzea eta birziklatzea. Horiexek dira plastikoaren inpaktua murrizteko oinarrizko hiru ekintzak, 700 urte inguru behar baititu degradatzeko. Horregatik, garrantzi handia du ontzi arinak edukiontzi horietan uzteak, horrela, material hori berriro produkzio-katean txertatu ahal izateko.

6.014

EDUKIONTZI HORI

16.913

TONA ONTZI ARIN

8

KONTSERBA-POTOREKIN

1

PRESIO-ELTZE

Prozesua:Bizkaiko edukiontzi horietan uzten diren ontzi arinak birziklatzeko eta berreskuratzeko ematen diren pausoen deskribapen labur bat duzue ondoren:

  • Edukiontzi horian uzten dituzte ontzi arinak herritarrek.
  • Garbikerrek ontziak biltzen ditu edukiontzi horietatik, bere baliabideak erabiliz.
  • Bildutakoak Zornotzako sailkapen-plantara (BZB) eramaten da.
  • BZBn, 7 produktu bereizten dira: PET, PEAD, PEBD, tetrabrika, metal ferrikoak, aluminioa eta plastiko mixa.
  • Sailkatu ondoren, birziklatuko dituzten enpresetara eramaten dira.
  • Birziklatzeko enpresa horiek materia hori prestatu egiten dute, berriro produkzio-katean sartzeko eta produktu berriak egiteko berriro.

HONDAKIN BAKOITZA, DAGOKION EDUKIONTZIRA

ONTZI ARINEN EDUKIONTZIA

Plastikozko eta metalezko ontziak

Freskagarrien botilak, poltsak...

PLASTIKOZKO ONTZIAK: garbiketako produktuen botilak, ur eta freskagarrien botilak, jogurt botilak. Norberaren higienerako erabiltzen diren plastikozko ontziak, galleten plastikoko kaxak, patata frijituen poltsak, erosketa-poltsak, poliespan erretiluak (kortxo zuria), maionesa, ziape edo ketchup potoak, gazta-poltsak.

Higiene produktuen ontziak

Ur eta freskagarrien plastikozko botilak

Tetrabrika

Kontserba latak

Poliespana

Plastikozko poltsak

EDUKIONTZI HONETARA EZ BOTA...

  • Bideo-zintak eta kaseteak

  • Plastikozko tuperrak

  • Jostailuak

  • Mahai-tresnak

  • Kartoizko kaxa

  • Kazola

GURE BALIABIDEAK

17 kamioiko flota daukagu. Gure kamioiek hiru atal dituzte:

  1. TXASISA ETA KABINA

    Txasisa (ez da karrozeriarekin nahastu behar) barneko egitura da, eta ibilgailuari zurruntasuna eta forma ematen dizkio. Animaliaren hezurduraren analogoa da. Kamioiaren kasuan, armazoia du, eta horrek osagarri mekanikoak elkarrekin egoki batu eta eusten ditu; adibidez, ekipo motopropultsatzailea, kabina eta gurpilen esekidura, motorra (eta karrozeria barne).

  2. GARABIA

    Garabia da kamioiaren txasisaren gainean jartzen den ekipamendua. Ontzien edukiontzietan biltze-lanak, deskarga eta jatorrizko posiziora itzultzea ahalbidetzen du, bai Garbikerren edukiontziak bai lurpekoak (zerbitzua ematen diegu).

    Gaur egun, gailua eragiketa egiteko dagoen urrutiko kontrolaz maneiatzen da, langileak hauxe egin ondoren: kamioitik jaitsi, edukiontzia uztai biko sistemara krokatu, eta, gero, askatu, maniobra amaitutakoan, kabinara itzultzeko.

  3. HONDAKIN-TRINKOGAILUA (KUTXA)

    Sistemaren atal honek hondakina trinkotuz txikitzen du, eta, horrenbestez, hondakin kantitate gehiago sartzea ahalbidetzen du. Funtzio nagusitzat du hondakina trinkotzea.

    Hondakin-bilketaren sektorean, osagarri hau ohikoa eta beharrezkoa izaten da; izan ere, trinkogailuak hondakinen hiri-bilketarako kamioi guztietan daude.

    Trinkogailuak bi atal nagusi ditu:

    • Hondakina sartzeko ahoa, makineria dagoen lekua.
    • Burdinazko kutxa, hondakina biltegiratzen den lekua.

    Hondakina trinkogailuaren ahoan sartzen da, eta, bertan, plater prentsatzaile batek (xafla metalikoa) hondakina barrura bultzatuko du, motorrari esker. Hondakina burdinazko kutxan sartuko da pixkanaka, barrualde osoa bete arte.

    Behin beteta, hondakina berriro sartzen denean eta plater prentsatzaileak bultzatzen duenean, hondakin guztia trinkotuko da, makinak eragiten duen presio-indarrari esker.

Edukiontzien parkean, 2017ko abenduaren 31ko datuen arabera, 3.931 unitate daude erabiltzeko prest.

Gaur egun, erabiltzen den edukiontzi-mota beirazko zuntzez egina dago, eta goiko aldean gako bikoitza dauka, kargatze bertikala egin ahal izateko.

Edukiera 3.5 m3-koa da, eta alboetako bilketarako edukiontzien antzera diseinatuta dago: kargatzeko oinarrian estuagoa da, edukiontziaren goiko aldean baino.

Gainera, alde bakoitzean karga askatzeko aho bakarra dauka.

Bizkaiko Zabor Berziklategia (BZB), Garbikerren eta Alemaniako Trienekens enpresaren jabetzakoa, 1999tik arduratzen da Bizkaian modu hautatuan bildutako ontzi arinak bereizi eta sailkatzeaz.

BZBko ontzien hautaketa-plantak (Amorebieta-Etxanon) urtero 17.000 bat tona hondakin tratatzen ditu, hautaketa edukiontzi horiaren bidez eginez eta bilduz. Itzultze-tasarik altuena dauka.

BZBk ontzi-hondakinen (edukiontzi horia) bereizte- eta sailkatze-fase guztiak egiten ditu: materiala jasotzetik materialak frakzio desberdinetan bereizita prestatzera arte (PEAD, PEBD, PET, tetra-brikak, aluminiozko ontziak, altzairuzko ontziak, plastiko nahastua eta bestelako produktuak, adibidez, papera/kartoia), dagokion birziklagailura bidaltzeko.

Prozesuan bereziki garrantzitsuak dira Autosorter direlako irakurgailu optikoak: gai dira uhal garraiatzailearen bidez heltzen diren materialak identifikatzeko eta, aire-jarioa erabilita, bereizteko. Osagarri horiek, beste bereizgailu balistiko eta magnetikoekin batera, eraginkortasun altua eta bereizte- nahiz sailkatze-prozesuan arrakasta handia lortzea ahalbidetzen dute.