Edukiontzi organikoaren onurak

2020/05/06

Bazenekien etxean sortutako hondakinen %40 inguru organikoak direla? Hiri eremuetan, etxeko biohondakinak deiturikoak janari-hondakinez osatuta daude gehienbat. Hala ere, ohikoa da hondakin horiek errefusaren edukiontzian uztea, horretarako adierazitako edukiontziaren ordez: edukiontzi organikoa edo marroia.

Bosgarren edukiontzi hori, Bizkaian oraindik zabaltze prozesuan dagoena, egokia da fruta eta barazkien hondarrak, loreak eta lorezaintzako hondarrak, opilak edo infusio-poltsak, besteak beste, uzteko. Bestalde, ez da hurrengoentzako leku egokia: zapiak, animalien gorozkiak, osasun-eskuzapiak eta erabilitako paperezko zapiak (errefusaren edukiontzira joan behar dute) edo inausketak (Garbigunera edo Garbikerrek kudeatzen duen Bilboko ‘Bizkaiko Konpostegia’ konposta egiteko plantara eraman behar dira).

Materia organikoaren gaikako bilketa hori behar bezala egiteak onura handiak dakartza:

- Energia eta baliabideen aurrezpena. Hondakin organikoak edukiontzi marroian behar bezala utziz gero, produktu berri bat egin daiteke: konposta. Materia organikoa birziklatzeko eta berreskuratzeko prozesu baten ondoren, konposta lorezaintzan eta nekazaritzan erabil daiteke, egokitzaile edo lur-medeagarri organiko gisa, bai eta paisajismoan eta obra zibilean ere.

- Bestelako hondakinak modu egokian birziklatzen laguntzea. Normala denez, hondakin organikoak beste frakzio batzuetatik (plastikoa, beira, metala edo papera) bereiztea eraginkorragoa izango da frakzio bakoitza birziklatzeko prozesuan. Gainera, materia organikoaren degradazioa kaltegarria izan daiteke beste material mota batzuentzat, hondakin bakoitzetik birzikla litekeen materia portzentajea murriztuz.

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak jasotako azken datuen arabera, 2019an 12.992 tona hondakin organiko bildu ziren Bizkaian. Tasa %2,12koa izan zen, aurreko urtean baino %0,35 gehiago. Jakina, edukiontzi marroiaren erabileraren bidez tasa hori hobetzen jarraitzea foru erakundeak ezarritako helburu eta lehentasunen artean dago.

Garbikerren Berriak