Zer dira mikroplastikoak?

2023/08/03

Plastikoa, bere degradazio motelagatik, gizakiak erabiltzen dituen materialetatik kutsagarrienetako bat da. Plastikoaren produkzioa handituz joan da denbora aurrera joan ahala, era berean, hondakinen kantitatea areagotuz. Europako Ingurumen Agentziaren arabera, EB-ko herrialdeetan, sortutako hondakinei dagokionez, ontzien birziklatze-tasa %64koa da. Bizkaian, Bizkaiko Hondakinen Behatokiaren urteko txostenak adierazten duenez, 2022an 20.843 tona ontzi arin bildu ziren.

Mikroplastikoak plastikozko partikulak dira, 5 milimetrotik tamaina hautemanezinera bitartekoak. Iturri askotatik datoz, hala nola pneumatikoetatik, produktu kosmetikoetatik edo garbiketakoetatik, arropetatik, egunero erabiltzen diren plastikozko hondakinetatik, prozesu industrialetatik, etab. Itsasoan aurkitutako partikula horien gorakada aipagarria da. Izan ere, biodegradagarriak ez diren materialak dira, eta, ondorioz, animalien organismoetan pilatzen dira, arrainetan eta itsaskietan barne.

Ozeanoetan aurkitutako hondakinen kopurua murrizten laguntzeko moduak honako hauek dira:

- Jasangarritasunaren 7 printzipioekin lagundu eta ontzi berrerabilgarriak eta plastikorik gabeko ontziak erabili ahal duzun neurrian, birziklatu erabilitako plastikoak eta murriztu haien erabilera.

- Ez bota ontziak kalean, estolderia-sistemetan trabatzeak sor ditzakete. Horietako asko itsaso eta ibaietan amai daitezke.

- Begiratu ondo azala, ilea edo gorputza zaintzeko erabiltzen dituzun produktuen etiketei.

Bizkaian, edukiontzi horia etxeko plastikozko ontziak, edari-latak eta kontserbak, tetrabrikak biltzeko erabiltzen da, materiala ekoizpen-katean berriz sartzeko helburuarekin. Lortzeko, prozesu hau jarraitzen da:

- Ontzi arinen edukiontzi horian utzitako hondakinak sailkapen-instalaziora eramaten dira (BZB).

- 7 produktu mota bereizten dira: PET, PEAD, PEBD, tetrabrikak, metal ferrikoak, aluminioa eta plastikoen mix-a.

- Sailkatu ondoren enpresa birziklagailuetara eramaten dira.

- Enpresa birziklagailu hauek materia ekoizpen-katean berriro sartzeko prestatzen dute berriz ere produktu berriak egin ahal izateko.

Garbikerren Berriak