Hasi da “A ze marroia / El gran marrón” kanpaina!

2026/02/04

‘A ze marroia / El gran marrón’ Garbikerrek bultzatutako dinamika bat da, eta edukiontzi marroian hondakin organikoaren gaikako bilketa handitzea du xede. Lehiaketa-quiz formatuko ekimen hau kalera atera da, birziklatze organikoari buruz dakizuna probatzeko. Ikasteko, zalantzak antzemateko eta ohiturak aldatzeko jolas bat.

Hondakin organikoen bilketa aurrera doa urtez urte, baina errefusa duten edukiontzietan uzten den hondakinaren %40 inguru organikoa da oraindik. Gaur egun, material hori energetikoki balorizatzen da elektrizitatea ekoizteko, baina helburua da bilketa handitzea eta kalitatezko biometano eta konpost bihurtzea. Hemen egiazta dezakezu zer hondakin utz dezakezun edukiontzi marroian.

Kopuru horiek hobetzeko, kanpainaren karabanak ibilbide bat egingo du Bizkaiko 30 udalerriren eta hainbat ikastetxeren artean, maiatzaren 17ra arte. Alde batetik, udal-geraleku bakoitzean quiz-gunea, bilketa organikoari buruzko informazioa eta edukiontzi marroiko txartela kudeatzeko puntu espezifiko bat aurkituko dituzu. Bestetik, ikastetxeetan jarduera dinamikoak egingo dira, hala nola errealitate birtualean murgiltzeko esperientziak eta bereizketa egokia sustatzeko diseinatutako prestakuntza-lehiaketak.

Gainera, eguneroko bizitzan zalantzaren bat baduzu edo “komodin” bat behar baduzu, garatu dugun Whatsappeko laguntzailea eskura dezakezu, hondakinak bota aurretik kontsulta guztiak egiteko: idatzi edo bidali objektua duen argazki bat, eta lagunduko dizugu trikimailu errazekin edukiontzia identifikatzen edo zure ohiturak hobetzen.

Bat egingo duzu gurekin hondakin organikoa behar bezala bereizteko?

Garbikerren Berriak