IBILBIDE BIRTUALA – ARTIGASKO IKASGELA

Artigasko Parkean sartzear zaude, Hondakinei buruzko Ingurumen Hezkuntzako Zentroa eta Bizkaiko hondakinak tratatzeko beste azpiegitura batzuk dauden lekuan.

Bisita honetan, Bizkaiko udal-jatorriko hondakinak nola kudeatzen diren jakiteko aukera izango duzu, bai eta hondakinak tratatzeko lurraldean ditugun instalazioak ezagutzekoa ere.

Horretarako, hainbat bideo, irudi eta beste baliabide batzuk ikusi ahal izango dituzu, eta, horrela, Bizkaian zer gertatzen den jakin ahal izango duzu, herritarrek hondakinak edukiontzietan edo, adibidez, Garbigune batean utzi ondoren.

Horrez gain, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango duzu, eta, horietan, birziklatzeari buruz dituzun ezagutzak probatuko ditugu

Sartu bisita birtualean

… edo, bestela, IOS eta Androiderako app-aren bitartez ere sar zaitezke Bisita Birtualera.

    • Acceder a la App Store
    • Código QR de app Store
    • Accede a Google Play
    • Código QR de Google Play