Harremanetarako

*Nahitaezko eremuak

(Aukeratu bat)

Hondakin organikoen bilketa udalen edo/eta mankomunitateen eskumena da; horrenbestez, zerbitzuan alta egin, gorabeheraren bat jakinarazi (txartela galtzea, lapurreta, etab.), edo zerbitzuari buruzko galderaren bat egin nahi baduzu, udalarekin jarri beharko duzu harremanetan, eta hark, hala badagokio, mankomunitatera bideratuko zaitu

Sozietatean lanean sartzeko prozesua beti publizitateaz eta konkurrentziaz egiten da. Beraz, hautaketa enpresa kontratatzen da. Garbikerrek beraz ez ditu CVrik jasotzen

Langileariaren kontratazioa egiteko beharra dagoenean, hautaketa enpresari profila eta kontratuaren mota eta baldintzak bildaltzen dizkiogu, beharra publikatzeko eta hautagaiak biltzeko.

Enpresak lana egin eta gero, pertsona aurrehautatuen txostena aztertzen da, gero banakako elkarrizketa bakoitzarekin egiteko. Horrela azken hautaketa lortzen dugu.

Normalean, beharrarekin prozesu berri bat ateratzen da, baina aldi baterako beharra egongo dela argi badago edo lanpostu ezberdinetarako profila orrokorra bada, 18-24 hilabeterako lan-poltsa bat sor daiteke

Zentroan erreserba egin nahi baduzu, sar zaitez webguneko atal honetara.

Galderaren bat egin nahi baduzu edo egindako erreserbaren bat aldatzeko eskatu nahi baduzu, idatz ezazu mezu bat helbide honetara: artigas@berdeago.org

Hondakinen bat nora bota ziur ez badakizu, Bizkaireziklara

Honako hondakin hauek eraman daitezke Bizkaiko garbiguneetara

Izaera orokorrekoak

  • Eraikuntzako eta eraispeneko harri- hondakinak (EEH) edo obra-hondakinak: adreiluak, hormigoia, lauzak, zeramika, konketak, komunak, etab. (uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik)
  • Beste EEH batzuk: egurrak (parketa, oholtzak, markoak…), kristalak, plastikoak, etab.
  • EGURRA: armairuak, aulkiak, kaxak, ateak, oheak, paletak, etab
  • HONDAKIN HANDIAK: altzariak, lastairak, somierrak, etab
  • PLASTIKOAK: pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak, polietilenozko bidoiak, film plastikoa, porexa, etab.
  • PLASTIKOAK: pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak, polietilenozko bidoiak, film plastikoa, porexa, etab.
  • Hondakin metaliko txikiak, hala nola zartaginak edo eltzeak
  • TEEH handiak (Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak): 50 zentimetrotatik gorako dimentsioko hozkailuak, garbigailuak, ontzigarbigailuak, sukaldeko plakak, aire girotuko gailuak, etab
  • TEEH txikiak (Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak): 50 zentimetrotatik beherako dimentsioko xaflak, txigorgailuak, baskulak, labeak, mikrouhinak, bideoak, DVD erreproduzitzaileak, etab.
  • Informatiko eta telekomunikazioetako ekipamenduak: mahai gaineko ordenagailuak, portatilak, periferikoak, mugikorrak eta 50 zentimetrotatik beherako dimentsioko telekomunikazioetako elementuak.
  • PAPERA ETA KARTOIA: kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak, etab.
  • LOREZAINTZA: inausketen hondakinak, zuhaixkak, etab.
  • BERRERABILTZEKO OBJEKTUAK. BERRERABILTZEKO ETXOLETAN, oraindik erabiltzeko moduan dauden gauzak utziko dira, hala nola altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak, etab.), etxeko tresna elektrikoak (arropa-garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikrouhin-labeak, etab.), tresna elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazarreko produktuak, liburuak, etab. BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE eta MARKINAKO garbiguneek erabiltzaileek eramandako eta, haien egoera eta erabilera kontuan hartuta, oraindik beste erabilera bat emateko moduan dauden objektuak eta gauzak berrerabiltzeko gune bat izango dute.
  • HONDAKIN FITOSANITARIOEN ONTZIAK honako garbigune hauetan jasoko dira soilik: DERIO, DURANGO, GERNIKA, GUEÑES, IGORRE, KARRANTZA, MARKINA, MUNGIA ETA SANTURTZI.

Horrez gain, etxekoak bereziki:

  • Ibilgailu ez-industrialen pneumatikoak, uztaietatik edo zati metalikoetatik bereizita.
  • Sukaldean erabilitako olioa (ontzi itxietan)
  • Automozioan erabilitako olioa (ontzi itxietan)
  • Olio-iragazkiak
  • Metagailuak: autoen bateriak eta metagailuak oro har
  • Mota guztietako pilak
  • Fluoreszenteak
  • Toner-kartutxoak
  • Sakelako telefonoak
  • CDak, DVDak, bideo-zintak eta kaseteak
  • Merkuriozko termometroak
  • Plastikozko eta aluminiozko kafe-kapsulak, etab.
  • Produktu fotokimikoak (erradiografiak, filmak eta argazki-papera, etab.)
  • Etxeko zenbait hondakin arriskutsu biltzeko baldintza bereziak behar direnez, BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE ETA MARKINAko garbiguneetan soilik jasoko dira: margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, dekapatzaileak, trementina sintetikoa, koloregaiak, zuraren babesleak, aerosolak; horiek ontzi itxietan eramango dira.

    Zer kopuru eraman daitekeen jakiteko, sar zaitez araudira.

Konposta erosi edota gure instalazioetan hondakin batenbat isurtzeko interesa baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan helbide honetara idatzita: registro.garbiker@bizkaia.eus.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa:

  • Tratamenduaren arduraduna: GARBIKER
  • Xedea: Formulario honen bitartez egindako kontsulta/eskaera kudeatzea
  • Legitimazioa: Interes legitimoa
  • Hartzaileak: ez daude
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala
  • Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta xehea hemen klikatuz kontsultatu dezakezu.

KOKALEKUAK

Ondoren, Bizkaiko Lurralde Historikoan zehar Garbiker non dagoen kokatuta deskribatu da.

Enpresak bere zerbitzu korporatiboak Bilboko bulegoetan ditu kokatuta, honako helbidean, zehazki: Don Diego Lopez de Haroko Kale Nagusia, 44, 1. ezkerra. 48011 Bilbo

Zornotzako Boroa auzoan kokatuta dagoen industria-pabiloia; ontzi arinen gaikako bilketak planteatutako behar logistikoei aurre egiteko erosi zuen Garbikerrek. 5.192 m2-ko azalera du.

Arriagane industrialdea 8. 48340 Zornotza

Herritarren zerbitzura dauden azpiegiturak dira garbiguneak, herritarrek berorietan utz ditzaten berriro erabili, birziklatu edo energetikoki balorizatu daitezkeen hondakinak, gaika bilduta. Doako zerbitzua da.

Bizkaiak 23 garbigune ditu lurralde osoan banatuta. Hona hemen Bizkaiko Lurralde Historikoko Sareko garbiguneen zerrenda:

  • Amorebieta
  • Erandio
  • Mungia
  • Amoroto
  • Gautegiz-Arteaga
  • Muskiz
  • Bakio
  • Gernika
  • Orduña
  • Barakaldo
  • Getxo
  • Santurtzi
  • Basauri
  • Güeñes
  • Sestao
  • Bermeo
  • Igorre
  • Sopela
  • Derio
  • Karrantza
  • Zalla
  • Durango
  • Markina

BIZKAIKO KONPOSTEGIA

Hiri-hondakinen barnean organikoen gaikako bilketatik datozen biohondakinak abiapuntutzat hartuta konposta egiteko planta; biltegi handietako bosgarren edukiontzi pertsonalizatua (marroia) eta administrazioetako lorezaintzatik, profesionalengandik eta partikularrengandik datorrena erabiltzen da horretarako.

Ongarriaren osagarri modura erabil daitekeen konposta egiten da konpostegian.

Artigasko Ekoparkean dago (ARTIGABIDEA, Z/G , 48002 BILBAO), jada itxita eta zigilatuta dauden zabortegiko lurren gainean.

Bizkaiko Konpostegia handitzeko, Euskadin hondakinen araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko dirulaguntzen deialdiaren laguntza izan zen.

Bizkaiko hiri-hondakinen tratamendua (errefusa) Artigasko Ekoparkean egiten da, Bilboko udal-barrutian. Tratamendurako instalazioetatik nahiko urrun daude udalerri asko, eta zaborra haietara eramateak ingurumen-inpaktu eta kostu handia sortzen ditu.

Horregatik, transferentzia-plantak eratu ziren. Hondakinen tratamenduan, bitarteko azpiegiturak dira transferentzia-plantak: hiri-hondakinak trinkotzen dira planta horietan, bolumena murrizteko eta, horrela, tratamendu-plantetara berehala eta errazago garraiatzeko. Horrela, hiri-hondakinak biltzeko udal-kamioiek ez dituzte ibilbide luzeak egin behar, eta giza baliabideak eta baliabide mekanikoak optimizatzen dira horrela.

Bost transferentzia-planta ditu Garbikerrek, Berriatuan, Gernika-Lumon, Igorren, Durangon eta Zallan, zehazki.

BERRIATUAKO TRANSFERENTZIA-PLANTA

  • Xede-biztanleria: 26.028 biztanle
  • Udalerriak:
    • Lea Ibarrako Mankomunitatea: Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz
    • Lea Artibaiko Mankomunitatea: Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar
  • Kokapena. MERELUDI AUZOA, Z.G. – 48710 Berriatua.

DURANGOKO TRANSFERENTZIA-PLANTA

  • Xede-biztanleria:76.976 biztanle
  • Udalerriak:
    • Amorebieta-Etxano
    • Durango
    • Berriz
    • Durangoko Mankomunitatea: Abadiño, Atxondo, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Zaldibar
  • Kokapena. SAN ROKEBURU, 43. ZK. 48200 DURANGO.

IGORREKO TRANSFERENTZIA-PLANTA

  • Xede-biztanleria: 14.056 biztanle
  • Udalerriak:
    • Arratiako Mankomunitatea Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide, Zeanuri
  • Kokapena. URKIZU, 72 BEHEA. 48140 IGORRE.

GERNIKAKO TRANSFERENTZIA-PLANTA

  • Xede-biztanleria: 46.101 biztanle
  • Udalerriak:
    • Ajangiz
    • Bermeo
    • Busturia
    • Errigoiti
    • Forua
    • Gernika-Lumo
    • Morga
    • Mundaka
    • Busturialdea: Arratzu, Elantxobe, Gautegiz Arteaga, Ibarrengelu, Kortezubi, Mendata eta Muxika
    • Urdaibai: Ea, Ereño, Murueta, Nabarniz eta Sukarrieta
  • Kokapena. LUMOKO SAN PEDRO AUZOA, 21. 48300 GERNIKA.

ZALLAKO TRANSFERENTZIA-PLANTA

  • Xede-biztanleria: 32.164 biztanle
  • Udalerriak:
    • Balmaseda
    • Enkarterriko Mankomunitatea: Artzentales, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Sopuerta,Trucios-Turtzioz eta Zalla
  • Kokapena. BASOAGA, 6. 48869 ZALLA

Artigasko Ekoparkean dago, eta 23.000 m2-ko planta bat da, Bizkaiko hiri-hondakinak tratatzen dituena. Hiri-hondakinen aurretiazko tratamendua egiten da planta honetan, zehazki, eta erabilera berezia du. Helburu nagusia birziklatzeko materiala berreskuratzea eta geldotzea da, eta, azken batean, aurrez tratatu gabeko hondakinik zabortegira bidera dadin saihestea.

Hiru pauso ematen dira prozesu honetan plantan: hondakinak hartzea, tratamendu mekanikoa, eta lehortzea edo umotzea.

Hiri-hondakinen tratamendurako sistema honi esker, zabortegira ez da bideratzen aurrez tratatu ez den hondakinik.

Urtean 180.000 tona hiri-hondakin (errefusa) tratatzeko diseinatuta dago planta.

ARTIGABIDEA, 3, 48002 BILBO

Hondakinen gainean euria egin izanaren ondorioz sortzen diren likidoei edo hondakinek eurek sortzen dituztenei lixibiatu deritze. Artigasko Ekoparkean, Garbikerren instalazio guztietan sortzen diren lixibiatuak tratatzeko planta bat dago. Urtean 350.000 metro kubiko tratatzeko gaitasuna du.

Arazketa biologiko batean oinarritzen den arazte-sistema baten bidez tratatzen dira lixibiatuak plantan, bakterio nitrifikatzaileen eta desnitrifikatzaileen bidez, zehazki (nitrifikazio-prozesua); likido horiek natura-ingurunera isuri baino lehen prozesatzen dira, beraz.

ARTIGABIDEA, S/N, 48002 BILBAO

Bi hondakindegi kontrolatu daude (Artigas eta Jata).

Sistemaren azken muturreko azpiegiturak dira hondakindegiak, eta TMB plantetan tratatutako udal-hondakinak eta birziklatze-kateko gainerako beste produktu batzuk, berreskuratze-katean sartu ezin izan direnak, biltzen dituzte.

Artigasko hondakindegiak 1,19M m³-ko gaitasun operatiboa du; horrez gain, 25 urteko balio-bizitza du 2017tik aurrera, aurreikuspenen arabera.

ARTIGABIDEA, Z/G, 48002 BILBO

Lemoizko udalerrian, Jatako hondakindegiak 250.000 m³-ko gaitasun operatiboa du. Gaur egun, erreserbako hondakindegi gisa ari da.

MARUTXAGAZ AUZOA, 30 BEHEA 2, 48112 LEMOIZ