Zein edukiontzitan uzten da plastikoa?

2020/03/13

Birziklatzeari buruzko kontzientziazioa nabarmen handitu da eta etxe gehienetan hondakinak sailkatzeko hainbat kubo daude jadanik. Hala ere, plastikoa birziklatzeko moduari buruzko zalantzak ohikoak izaten jarraitzen dira. Adibidez, maiz pentsatzen da plastikoarekin eginda dauden edo plastikozko piezak dituzten artikulu guztiak edukiontzi horian utzi behar direla. Uste hori guztiz okerra da.

Edukiontzi horia, berez, ontzi arinen edukiontzia da, eta beraz, bere izenak dioen bezala, ontzi mota horiek uzteko edukiontzia da: plastikozko botilak eta poltsak, elikagai-ontziak edo garbiketa-produktuen ontziak, besteak beste. Gainera, edukiontzian plastikoak ez diren objektuak ere utzi behar dira, hala nola, edari edo kontserba latak, tetrabrikak edo aluminiozko papera.

Dena den, hori ez da plastiko mota jakin batzuetarako edukiontzi egokia, haien konposatu eta ezaugarriak direla eta, ezin baitira birziklatu. Ontzi arinen edukiontzian modu okerrean sarrien uzten diren artikuluak honako hauek dira:

- Bideo-zintak eta kaseteak, plastikozko tupperwarrak eta kazolak. Horiek guztiak, Garbiguneen sareko edozein zentrotan edo Garbikerreko Garbigune mugikorrean utzi ahal dira.

- Erabili eta botatzeko mahai-tresnak. Plastikozko plater, edalontzi edo mahai-tresnak edukiontzi horian bota behar direlako ustea badago ere, hori ez da horrela. Horietako bat ere ezin da birziklatu, eta, beraz, errefusaren edukiontzian utzi behar dira.

- Jostailuak. Erabili eta botatzeko mahai-tresnekin gertatzen den bezala, jostailuen plastikoen ezaugarriak direla eta, ezin dira birziklatu. Beraz, berrerabiltzeko edukiontzietan eta Garbiguneetako berrerabiltzeko etxoletan uztea gomendatzen da, beste pertsona batzuek erabil ditzaten.

Noski, modu egokian birziklatzea garrantzitsua bada ere, lehentasuna hondakina ez sortzea izan behar da. NBEren arabera, urtero zortzi milioi tona plastiko botatzen dira itsasora, eta plastiko horrek urte asko behar ditu degradatzeko; adibidez, 150 urte poltsek, 450 botilek... Plastikoak degradatzen diren bitartean, ozeanoan geratzen dira eta partikulatan deskonposatzen dira, azkenean airean eta baita arrainen urdailean amaituz, modu horretan, gure osasunean eraginez.

Kate hori aldatzea zure esku dago. Plastikoak sortzen duen ingurumen inpaktua murriztea posible da. Plastikoaren berrerabilpena bilatzeko helburuarekin, modu egokian birziklatzeaz gain, haren erabilera murrizteko ekintza txikiek, hala nola, urarentzat berrerabilgarriak diren botilak, kartoizko detergentea, xaboi solidoa edo plastikozko ontziekiko beste alternatiba askok aldea marka dezakete.

Garbikerren Berriak