Eduki publikatzailea

Waste Lab eta etorkizuneko erronkak sektorean

2024/12/16

Gaur, abenduak 16, mahai inguru bat egin da Waste Lab Bizkaian, eta sektoreko hainbat eragilek parte hartu dute. Topaketa honetan, gune aitzindari honek eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi nahi izan dira, hala nola, herritarren sentsibilizazioa, ikerketa aplikatua eta  jasangarritasunerako funtsezko sektore batean inplikatutako eragileen arteko lankidetza bultzatzea, sektorearen etorkizuneko erronkak zeintzuk diren aztertzeaz gain.

Parte-hartzaileak hauek izan dira:

  • - Alex Pelaez, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendari nagusia.
  • - Olga Martín, Aclimako zuzendari nagusia, Basque Environment Cluster.
  • - Iagoba Manzano, CONTENOR SL-ko Burgoabaso Balorizazio Plantaren eta Hondakin Geldoen Zabortegiaren arduraduna.
  • - Eduardo Alzola, AFESA Medio Ambiente, S.A.-ko Lurzoruen Ikerketa eta Tratamendu Arloko zuzendaria.
  • - Eladio Orive, FCC Ámbito S.A. Bizkaiako negozio-unitateko zuzendaria.

Berri guztiak


Argazkiak