Eduki publikatzailea

Waste Lab Bizkaia-k Lurra Sariak 2026 jaso du

2026/06/11

Sari hauen bosgarren edizioa ospatzeko, Bilbon batu ziren jasangarritasunarekin, urarekin eta ingurumenarekin konprometituta dauden erakunde, enpresa,  eta profesional anitz.

Deia eta Grupo Noticiasek antolatuta, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren babesarekin, Lurra Sariak asmo honekin sortu ziren: ekimen eraldatzaileak aitortzeko eta lurraldean eragin positiboa sortzeko egunero lan egiten dutenei balioa ematea. Bost edizioren ondoren, sari hauek, egungo eta etorkizuneko ingurumen-erronka handiekin konprometituta dauden proiektu berritzaileak ikusarazteko plataforma gisa finkatu dira.

Klima-aldaketaren kategorian, Waste Lab Bizkaiari eman zioten saria, ingurumenari dagokionez, eraginkorrak diren erabakiak hartzeari emandako bultzadagatik. Antolatzaileen arabera, Waste Lab Bizkaiak teknologiaren, datu-analisiaren eta berrikuntza aplikatuaren bidez ingurumen-inpaktuak murriztu daitezkela erakusten du, baita baliabideen kudeaketa jasangarria hobetu daitekeela ere.

Saria Alex Peláez-ek jaso zuen, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendari Nagusiak. Bere hitzetan, klima-aldaketari aurre egiteko premiazko beharrak markatutako testuinguru honetan, herritarra da lehen eragilea, asko egin bait dezake bere eguneroko erantzukizun partikularrarekin.

Berri guztiak


Argazkiak