Eduki publikatzailea

Jakin gehiago honi buruz: UTE Artigas II (FCC ETA GMSM)

GMSM

"1998an sortu zen GMSM, asmotzat zuela erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea, eskainiz ingurumenarekin lotutako zerbitzuak ematea, kudeatzea, ustiatzea eta merkaturatzea.

Oinarrizko lau zutaberen gainean eraikitako ibilbidea egin dugu:

  • Gure jardueren eta gure bezeroen garapen jasangarria indartzea.
  • Ingurumenaren kalitatea sustatzea, ISO 9001 eta 14001 arauen araberako kalitate-ziurtagirien bitartez.
  • Giza talde konprometitua egituratzea, nabarmenduz lanaren duintasuna eta arriskuen prebentzioa. (ISO 45001).
  • Kalitaterik onena eskaintzea, gure bezeroak guztiz gogobetetzea bermatzeko."

GMSM Webgunea

FCC

"Herritarren ongizatea hobetzeko konpromisoa duen konpainia. Dibertsifikatuta aritzeari esker, zerbitzu globala eskaini ahal izan diegu herritarrei, azpiegiturak garatzearekin hasi, eta komunitateari ingurumen- eta hiri-zerbitzuak emateraino. Hiria eratzen dugu. FCC Taldea, mende bete baino gehiagoan metatuz joan den esperientziaz, herritarren zerbitzuen aurreneko taldeetako bat da, nazioarteko erreferentzia, kokatuta dagoena sektoreka, ingurumen-zerbitzuetan, uraren kudeaketa integralean, azpiegituretan, zementuetan eta higiezinen kudeaketan. Dibertsifikatuta aritzeari esker, zerbitzu globala eskaini ahal izan diogu herritarrari, azpiegiturak garatzearekin hasi, eta komunitateari ingurumen- eta ur-zerbitzuak emateraino. Hiri jasangarriak eratzen ditugu. Enpresa-kudeaketa herritarrei zerbitzu adimendunak diseinatzera eta ematera bideratzen du FCCk. Horretarako, zerbitzu-sorta zabala garatu du, guztiak ere eko-efizientziara bideratuta."

FCC Webgunea