Eduki publikatzailea

Ternua

Jasangarritasunarekin konprometitutako outdoor marka. Produktu Iraunkorrak sortzen ditu material birziklatuekin edo naturalekin, PFCrik gabe eta zirkularitate-printzipioen arabera diseinatuta, naturako inpaktua minimizatzeko.

Kippens - COLORCYCLE

Intxaur oskoletatik datorren koloratzaile naturalarekin tindatutako kamiseta, jan ezin daitekeen nekazaritza hondakina. Archroma eta Gipuzkoako sagardotegien elkartearekin elkarlanean, 4 sagardotegiren oskolak jasotzen ditugu, eta Bartzelonako Archroma instalazioetan txikitu eta tindagai bihurtzen dira.

Abantailak

  • 0 hondakin sagardotegietan.
  • Kutsadura gutxiago, produktu kimikoak saihesten direlako.
  • Biodegradagarriak.

Aprobetxatutako hondakinak

Gipuzkoako sagardotegietako intxaur oskolak, sortzen duten hondakin bakarra.

Artile - ARTILESHELL

Ternuan, 2009az geroztik, ardien artilea isolatzaile termiko jasangarri gisa berrerabiltzen dugu. Iletegia eta Muturbeltzekin batera, ehun isolatzaile birziklagarri bat garatu dugu, betegarri gisa erabiltzen duguna gure txaketetan, 400 g artilerekin, arintasuna eta errendimendu termiko handia eskainiz.

Abantailak

  • Erabiltzen ez den bertako artilea balorean jartzea.
  • KM 0 produktua, bertako abeltzain txikien lehengaiekin.

Aprobetxatutako hondakinak

Latxa ardiaren artilea, ehungintzan baztertua, latz bezala katalogatutako zuntza duelako, diru-iturri izatetik abeltzainentzat arazo eta kostu izatera pasatu dena.

Rotor Pant - REDCYCLE

Redcycle erabiltzen ez diren arrantza-sareak biltzeko eta birziklatzeko proiektu aitzindaria da, 2015ean Aquafil enpresa italiarrarekin batera abian jarria. Bermeoko, Getariako eta Hondarribiko (Bizkaia eta Gipuzkoa) kofradien sareak berreskuratzen ditu ehun bihurtzeko, planetarekiko errespetuzko arropa birziklatu, birziklagarriak sortuz.

Abantailak

  • Hondakin bat ehungintzarako lehengai bihurtzea.
  • Produktuen zirkulartasuna.

Aprobetxatutako hondakinak

Arrantzaleek balio-bizitzaren amaieran baztertzen dituzten arrantza-sareak.