Eduki publikatzailea

Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeei zuzendutako hirugarren topaketa

2025/09/26

Irailaren 26an, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloko ikerketan, berrikuntzan eta lankidetzan erreferentziazko zentroa den Waste Lab Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako hirugarren topaketa egin da, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeei zuzendua.

Jardunaldian, biohondakinen tokiko kudeaketa-ereduak azaldu dira, Bizkaiko udalerrietako etxeko hondakinen bilketaren datuekin batera. Era berean, xehetasunez aztertu da sorkuntzagatiko ordainketa-sistemaren esparruan aplikatzekoak diren tasen eta hobarien araubidea, arreta berezia jarriz sistema hori ezarri den udalerrietan aplikatzeari eta emaitzei.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Azpiegituretako teknikariak egindako esku-hartzean, FOGOren (Jatorrian Kudeatutako Frakzio Organikoa) kalkulu-metodologia azaldu da, eta bosgarren edukiontzian bildutako biohondakinaren gainean egindako karakterizazioetan detektatutako inpropioen ehunekoa aurkeztu da (%4,33 inguru).

Frakzio organikoaren kudeaketa jasangarriari dagokionez, etorkizuneko biometanizazio-instalazioa eraikitzeko aurrerapenak aurkeztu dira. Instalazio horrek urtean 50.000 tona hondakin organiko tratatzeko ahalmena izango du. Azpiegitura horri esker, urtean gutxi gorabehera 8.760 etxetako edo urtean 3.000 ibilgailu ingururen kontsumo termikoaren baliokidea den energia sortuko da, eta, gainera, 5.600 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestuko da.

Bereziki adierazgarria izan da Bizkaiko udalerri jakin batzuek biohondakinen kudeaketaren arloan garatu dituzten jardunbide egoki batzuk erakustea, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak biohondakinak ezartzen laguntzeko emandako dirulaguntzen bidez egin duen ekarpena ere.

Jardunaldia amaitzeko, Arabako Errioxako eredu deszentralizatuaren kasua aurkeztu dute, eta Uribe Kostako mankomunitateak Barrika, Berango, Sopela eta Plentzia udalerrietako udal inausketa kasua aurkeztu du.

Berri guztiak


Argazkiak