Eduki publikatzailea

SKFK

SKFK Bizkaian jaiotako moda ausart, sortzaile eta jasangarriko enpresa bat da, 20 urte baino gehiagoko ibilbiea duena artistekin elkarlanean, eta bere nortasuna galdu gabe ekoizteko modua berrasmatu eta eraldatu duena. GOTS (Global Organic Textile Standard) eta FAIRTRADE ziurtagiriak ditu.

BIRZIKLATZEA: BAIA + NAPARI/ISUA + IZATE

  • Look 1: BAIA + NAPARI: Jaka eta galtzak %63 kotoi organikoa + %37 poliester birziklatua
  • Look 2: ISUA + IZATE: Alkandora eta galtzak 100% poliester birziklatua

Abantailak

  • Poliester birziklatuak petrolioarekiko mendekotasuna murrizten du, eta CO2-emisioak %75 murrizten ditu poliester birjinarekin alderatuta.
  • Zero Waste diseinu-patroiak, ehunaren gehieneko aprobetxamendua dakar.
  • %100ean substantzia toxikorik ez duten ehunak
  • Bildumen %68 baino gehiago zuntz bakarrekin edo familia bereko materialen nahasketarekin egiten dira, eta horrek birziklatzea errazten du.

Aprobetxatutako hondakinak

Plastikozko botilak (PET) eta ehungintzako industria-hondakinak.

UPCYCLING

80ko hamarkadako windsurfeko belatik moda-pasarelara. Berreskuratutako vintage belak jantzi esklusibo bihurtzen dituen bilduma paregabea; material horiek berrnterpretatu dira, 80ko hamarkadako espiritu dardartia harrapaduz eta gar egungo ukituarekin berrituz. Mónica Lavandera, Tytti Thusberg, Morgane Venitz eta Erika Sanmamed diseinatzaileekin eta BIAAFeko talentu berriekin (Marta Reparaz, Oier Gil y Ane García) lankidetzan diseinatutako kanpaina.

Abantailak

  • Hondakinen balioa nabarmentzea, ahalik eta eraldaketa txikiena eginez.

Aprobetxatutako hondakinak

Windsurf belak