Eduki publikatzailea

Jakin gehiago honi buruz: Sigaus

"Ibilgailuetan, makineria industrialetan eta ekoizpen-prozesuetan eratzen diren olio erabilien inpaktu negatibotik ingurumena babestea da gure egitekoa. Hondakin arriskutsu hori biltzen, aztertzen eta tratatzen espezializatutako 160 enpresa kudeatzaile baino gehiagoko kudeaketa-sarearen bitartez, Espainia osoan berreskuratutako olio erabiliaren %100 balioztatzen du SIGAUSek, indarreko ingurumen-legearen arabera.

Jarduera garatzean, eginkizuna gauzatzera bideratzen ditugu baliabide guztiak: indarrean dagoen ingurumen-legeak ezarritako helburu ekologikoak betetzea, prebentzioa sustatuz eta Espainian eratzen diren olio industrial erabiliak berreskuratu eta behar bezala erabili direla bermatuz.

Oinarrizko lau printzipio jarraituta: erantzukizuna, efizientzia, konfiantza eta gardentasuna; gizarte jasangarriagoa ahalbidetzen dugu, erabilitako olioa lehengai bihurtu dezakeen kudeaketa-sistema integratuaren bitartez, baliabide naturalen kontsumoa saihestuz eta gure ingurunea babestuz."

Sigaus Webgunea