Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitateko ordezkariak Garbikerren instalazioak bisitatu dituzte

2024/05/21

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitateko 8 pertsonako talde bat Bizkaiko Konpostegian eta Artigas Arraizko Ingurumen Hezkuntzako Zentroan egon da, Garbikerreko taldearen eskutik. Bisita horietan, Bizkaiko Konpostegiko tratamendu prozesuak nola funtzionatzen duen eta egiten diren sentsibilizazio jarduerak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Garbikerren Berriak