Eduki publikatzailea

Orhi+ proiektua

2025/07/25

Maiatzaren 27an, Aclima, Basque Environment Clusterrek antolatutako workshopa egin da Waste Lab Bizkaian, Orhi+ proiektuaren barruan. Euskadi, Akitania eta Errioxako eskualdeen artean jasangarritasuna bultzatzen duen mugaz gaindiko ekimena da Orhi+.

Ekitaldian, ingurumen-arloko adituak eta profesionalak bildu dira, ekoberrikuntzarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako ezagutza, tresna eta metodologien berri emateko elkarri.

Jardunaldian zehar, espezializatutako zenbait hizlarik kasu arrakastatsuak aurkeztu dituzte, baita zenbait irtenbide ere, eredu jasangarriago eta arduratsuagoetaranzko trantsizioa hasita duten enpresetan aplikatutakoak. Azaldutako esperientziek erakutsi dute ikuspegi horien integrazioak, ingurumena babesten laguntzeaz gain, balio erantsia sortzen duela erakundeentzat.

Jardunaldia amaitzeko, mahai-ingurua egin da. Bertan, irtenbide zirkularren aplikazioaren benetako bi eredu azaldu dira, biak ere Bizkaiko Lurralde Historikoan ondo finkatutako eta sektore desberdinetan bidea egindako enpresetan ezarriak. Aukera ona izan da esperientziak trukatzeko, zalantzak argitzeko eta ekonomia zirkularra dagoeneko enpesa-munduan emaitza zehatzak dituela ikusteko.

Berri guztiak


Argazkiak