Plastikoak hondartzetan

2022/08/24

Ingurumenaren aldeko kontzientziazioa funtsezkoa da gure kostaldeko hareatzak eta kalak garbi eta hondakinik gabe edukitzeko.

Uda iristean, Bizkaiko 28 hondartzak leku ezin hobea dira itsaso ondoan eta aire zabalean gozatzeko. Baina gogoan izan behar dugu hondartza eguzkia hartzeko, kirola egiteko edo, besterik gabe, paseatzeko erabiltzeak erantzukizuna dakarrela: inguru natural horiek aurkitu bezala kontserbatu behar ditugu. Paisaia ez aldatzeaz eta bertako fauna eta flora errespetatzeaz gain, edozein hondakin eramaten ere saiatu behar dugu.

Hondartza-denboraldiaren hasieran, Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzak garbitzeko eta mantentzeko urte osoan egiten duen lana areagotzen du, eta paperontziak eta aparteko bidoiak jartzen ditu sarbideetan hondakinak biltzeko. Beraz, hondartzatik alde egiten dugunean, hondakinak ez ditugula ahazten ziurtatu, eta hondakin-mota bakoitza dagokion edukiontzian utzi behar dugu, behar bezala tratatzeko: freskagarrien latak, plastikozko botilak, paperak, janari-hondarrak, eguzkitako kremen ontziak, beirak, jostailuak, zigarro-puntak....

Plastikoak, batez ere, itsasoei eta itsasertzei eragiten dieten ingurumen-arazo larrienetako bat bihurtu dira, eta era batera edo bestera itsasora iristen diren plastikoek sortzen duten itsas kutsadura ozeanoko ekosistema aldatzen ari baitira. Azken hamarkadetan, mundu osoko hondartzak, Bizkaikoak barne, behar bezala tratatu ez diren plastikozko hondakin askoren jatorri eta amaiera bihurtu dira.

Horregatik, hondartzatik pasatzean zabor arrastorik ez uzteaz gain, gure hondartza, itsaso eta planeta osoaren osasuna hobetzen ere lagun dezakegu, itsasoak gure hondartzetan eta itsasbazterretan uzten dituen plastikoak eta bestelako hondakinak biltzeko kanpainetan parte hartuz.

Besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzen duen Zero Zabor Uretan ekimenak, hondakinen sorrera murrizteko kontzientziatzen eta horiek ozeanoetan ez buka daitezen lan egiteaz gain, hondartzetan eta portuetan zabor-bilketak ere antolatzen dituzte, hondakin-mota ezberdinak biltzen dituztenak - sareen eta arrantza-aparailuen hondakinak, plastikozko poltsak, maskarak, zigarrotxoak, latak eta botilak, etab.- batzuetan leku horietan bertan isuritakoak, eta beste batzuetan, berriz, ehunka edo milaka kilometrora.

Gogoratu behar dugu edukiontzira bota beharrean kalera botatzen dugun edozein hondakin gure hondartza gogokoenean aurrerago aurkituko dugun zaborraren zati izan daitekeela.

Garbikerren Berriak