Nola aurreztu energia etxean udan
2020/08/24
Kanpoko beroa etxean sartzen denean, oso deserosoa da etxe barruan lo egitea edo edozein lan egitea, eta oharkabetzen bagara, gure etxeetan energia-kontsumoa handitu egin daiteke udan, bereziki aire girotua erabiltzen badugu.
Ohitura erraz batzuk praktikan jartzeak etxea fresko mantentzen, erosotasun handiagoa izaten, gure etxeetako energia-kontsumoa murrizten eta hilabete beroenetan fakturetan aurrezten lagunduko digu.
- Leihoak eta pertsianak modu egokian erabili. Pertsiana eta leihoetan isolamendu ona izateak udan etxea fresko mantentzen laguntzen du. Bero handieneko orduetan itxita edukitzeak eta goizeko lehen orduan edo eguzkia sartu ondoren aireztatzeko irekitzeak –ahal izanez gero aire-korronteak sortuz– gelak freskoago mantentzen laguntzen du.
Irekita egon behar duten pertsianentzat, eguzki-izpiak zuzenean sar ez daitezen gortinak jartzea da onena. Leihoen aurrean gortina edo izara heze bat zintzilikatuz gero, gelak freskoagoak izango dira. Eta tonu zuri edo argikoak badira, freskotasun sentsazioa handiagoa izango da.
- Zoruak garbi eduki. Udan gomendagarria da alfonbrak kentzea eta etxeko zoruak garbi edukitzea. Etxea freskatzeko trikimailu txiki bat ur hotzarekin, eta goizeko lehen orduan, zeramikazko zoruak garbitzea da, sukalde eta bainugelakoak, esaterako.
- Maindire eta etxeko arropa aproposenak hautatu. Tenperatura igotzearekin batera, komeni da oheko arropa aldatzea, arinagoa eta transpiragarriagoa izan dadin, eta, ahal dela, kolore argikoa. Kotoizko maindireek airea pasatzen uzten dute eta hobeto transpiratzen dute, beraz, ez dute gorputzaren beroa hainbeste metatzen. Eta udako gau beroenetan lo hartzen laguntzeko, ohea hoztea da irtenbide ona, lotara joan aurretik, toalla batean bildutako botila bat edo ur izoztuz betetako ur poltsa bat erabiliz.
- Haizagailuak, aire girotua baino hobeto. Energia elektrikoa behar duten arren, kontsumo moderatua dute, eta, beraz, haizagailuak aukera ona dira gure etxeetako tenperatura freskatzeko. Behar bezala jarrita, eguneko ordurik freskoenetan aire beroa etxeetatik kanporatu eta freskoago batez ordezkatzen duten aire-korronteak sortzen laguntzen dute. Abiadura-erreguladorea duten sabai-haizagailuak ezin hobeak dira gau beroenetan hobeto lo egiteko. Eta haizagailuaren aurrean ur freskoz betetako ontzi bat jartzen bada, gelako tenperatura azkarrago jaitsiko da.
- Saihestu bero-iturriak. Etxetresna elektrikoek, bonbillek edo pantailek beroa igortzen dute. Beraz, udan bereziki garrantzitsua da labea bezalako etxetresna elektrikorik ez erabiltzea, eguerdian janaria ez prestatzea, ke-kanpaia erabiltzea pilatutako beroa ateratzeko, garbigailua eta ontzi-garbigailua, ahal dela, gauez erabiltzea, hozkailua behar bezala erabiltzea...
Ohiko bonbillek bero bihurtzen dute kontsumitzen duten energiaren zati bat; beraz, komenigarria da led motako bonbillekin ordezkatzea. Nolanahi ere, hobe da udako egun luzeetako argi naturala aprobetxatzea eta argiak itzalita edukitzea.
- Landareren bat jarri. Kanpoaldean zein barruan jarrita, landareek hezetasuna eta freskotasuna ematen diete gure etxeei, airea garbitzen dute, eguzki-argia blokeatzen dute eta itzala ematen dute.
- Hidratatu. Etxeko beroari aurre egiteko beste ideia on bat gorputza ondo hidratatuta edukitzea da, ura, edari freskoak eta frutak edanez, janari oparoen ordez digestioa errazteko arinagoak hartuz, kolore argi eta transpiragarriko arropa jantziz. Lotara joan aurreko dutxa batek ere lasaitu, freskatu eta lo hartzen laguntzen digu.
Oporretan zauden bitartean aurreztu
Oporretan, etxean ez egon arren, gure etxeak energia kontsumitzen jarraitzen du. Kanpoan egun batzuk igaro behar baditugu, aurrezteko onena etxetresna elektriko eta tresna elektroniko guztiak deskonektatzea da.
Adibidez, ur-berogailu elektrikoek ura berotzen jarraitzen dute, ura erabiliko ez bada ere; beraz, deskonektatzeak energia asko aurreztea dakar.
Eta gauza bera hozkailuarekin, etxean gehien kontsumitzen duten etxetresna elektrikoetako bat baita. Hozkailuak janari asko badu, onena termostatoa ahalik eta hotz-hotzean jartzea da. Baina denboraldi luze baterako bagoaz eta elikagai askorik ez badugu, deskonektatzeko eta garbitzeko aprobetxa dezakegu, ateak irekita utziz hezetasunik eta lizunik ager ez dadin. Garbigailua eta ontzi-garbigailua deskonektatuta eta ateak irekita hobe egongo dira ere.
Azkenik, etxetresna elektriko txiki guztiak deskonektatu behar dira, hala nola kafe-makinak, txigorgailuak edo eskuila elektrikoak kargatzeko baseak, eta standby posizioan dauden aparatu elektronikoak, ordenagailuak, iratzargailuak, irratiak, telebistak, kargagailuak eta baita wifia ere, horiek guztiek energia alferrik xahutzen jarraituko baitute etxean ez gauden bitartean.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.garbiker.bizkaia.eus/ (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
- Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookieak ikusi ahal izango dituzu
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
|---|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 |
Cookie teknikoa |
Saioa identifikatzea |
Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_garbiker |
Cookie teknikoa |
Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_garbiker |
Cookie teknikoa |
Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_garbiker |
Cookie teknikoa |
Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea |
Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _GRECAPTCHA | Cookie teknikoa | Arriskuaren analisia eta spamaren aurka babestea | 6 hilabete | |
| _ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.