Moda iraunkorra

2020/02/19

Koopera Store moda iraunkorraren eredu bikaina da. Erabiltzen ez diren jantzi eta objektuei bigarren bizitza ematearen alde eginez, 1994an sortu zen Koopera Store, Koopera Gizarte Sarearen partaide gisa, eta Cáritas eta bere dendekin elkarlanean. Bere helburua? Gizarteratzeko lanpostuak sortzea, kontsumo iraunkorra sustatzea eta, ondorioz, ingurumena babestea. Koopera Storen erosten duzunean kontzientzia sozial eta ekologikoa duen proiektua sustatzen duzu.

Garbikerrek Bizkaian berrerabiltzeko erabiltzen diren 437 edukiontzi kudeatzen ditu, eta Kooperaren bidez egiten du hori. Edukiontzietan, jantziez gain, etxetresna elektriko txikiak, liburuak, jostailuak eta bazar elementuak, besteak beste, biltzen dira. 2019an, gutxi gorabehera, 4.448,4 tona frakzio berrerabilgarri jaso ziren hauen bidez. Gainera, Bizkaiko garbiguneen sareak, Garbikerrek ere kudeatzen duenak, frakzio berrerabilgarria biltzen du, beraz, zifra horri parrokietan, ikastetxeetan eta dohaintzetan jasotakoa gehitu behar zaio. Hala, guztira, 2019an 4.626 tona frakzio berrerabilgarri jaso ziren Bizkaian.

Materialak bildu ondoren, Mungian dagoen Koopera Reusing Center azpiegituretara eramaten dira. Bertan, produktuen berreskurapena maximizatzen da, zero hondakinarekin bat eginez. Produktuak berrerabiltzeko prest daudenean, Koopera Store dendetaraino garraiatzen dira. Salmentek Kooperaren gizarte proiektua laguntzen dute. Hamar dendek osatzen dute Bizkaian kontzientzia sozial eta ekologikoa duten denden sarea.

Halaber, Koopera Storek upcyclingaren alde egiten du. Prozesu horren bidez, bizitza baliagarriaren amaierara iritsi diren objektuak eraldatu egiten dira. Horretarako, ehungintza, etxetresna elektrikoak, liburuak, jostailuak, papera, altzariak eta bazarra, ontziak eta abar erabiltzen dira.

Garbikerren Berriak