Maiatzaren 17a, Birziklatzearen Munduko Eguna

2020/05/17

Maiatzaren 17an Birziklatzearen Munduko Eguna ospatzen da, birziklatzeak gure planetaren osasuna zaintzeko duen garrantziari buruz kontzientziatzeko ospakizun eta ekintzez betetako eguna.

Birziklatzea gure eguneroko bizitzaren parte bilakatu da. Herritar gehienentzat, kartoia eta papera, ontzi arinak, beira, olioa, pilak eta egunero sortzen ditugun bestelako hondakinak dagokien edukiontzietan botatzea ohitura da jada.

Birziklapenaren Munduko Egunaren helburua ahalegin txiki hori egiten jarraitu behar dugula gogoraraztea da, gure hondakinak birziklatzearen garrantziaz jabetu gaitezen. Nola birziklatzen dugun pentsatzeko abagunea ere izan daiteke, ondo egiten dugun, edo agian gure etxeetan, lantokietan edota eskoletan gehiago eta hobeto birziklatu genezakeen…

2020 urte honetarako Europar Batasunak udal-hondakinen erdia birziklatzea du helburu. Eta hau hasiera baino ez da. 2025ean birziklatzearen %55eko kuota lortu beharko dugu; %60koa 2030ean; 2035ean %65era helduz. Hori dena Isuririk Ez helburua lortzeko, hau da, sortzen ditugun hondakin guztien birziklatzera, berrerabiltzera eta balioztapenera iristea.

Honetaz gain, Europar Batasunak agertu du 2025ean ontziek sortutako hondakinen %65a birziklatuak izan beharko dutela, 2030 urtean %70era helduz. Urte horretan plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izan beharko dute.

Herritar guztiok barne hartzen gaituen lana da hau. Horregatik Munduko Birziklatzearen Egunarekin bat egiteko modu onena oraindik hondakinak bereizten ez dituzten pertsonak hori egitera suspertzea da. Zer, nola eta non birziklatu dezakete irakatsiz, eguneroko keinu txiki honi esker gure ingurumena osasuntsu mantentzen lagunduko dute.

Zer da birziklatzea, ordea? Birziklatzea prozesu bat da, zeinari esker hondakinentzat hartzen diren eta berriz erabili ezin daitezkeen produktuetatik, tratamenduren bat egiteari esker, lehengai berri bat eskuratzen da. Horrela, birziklatzea baino lehen hondakin bat baino ez zenak, lehengai berri bat bezala bizitza berri bat izango du.

Birziklatzearen eredu argienetariko bat aluminiozko ontziena da. Edarien ontziena, adibidez. Behin ontzi arinen edukiontzian (horian) botata, ontzi hauek bildu eta fabriketara bidaltzen dira, non urtu eta gero, aluminio birziklatua bilakatzen da. Eta ekoizleek aluminio berri honekin hegazkinak, automobilak, etxetresna elektrikoak… baita edari ontzi berriak ere, sortu ahal izango dituzte. Aluminiozko ontzi bat birziklatzeak %95 energia gutxiago behar du, birziklatu ez den aluminiozko ontzi bat egitearekin alderatuz.

Birziklatzean, bereizten ditugun gure hondakinei bizitza berri bat ematen diegu, eta, horri esker, ura eta energiaren aurreztean laguntzen dugu, gas kaltegarrien  atmosferara isurtzea minimizatzen eta airearen kutsadura gutxitzen dira, planetaren baliabide naturalen mantentzearekin bat egiten dugu, horrela tokiko lanpostuak sortuz, ekonomia zirkularra suspertuz eta gure ingurumena zainduz.

Bizkaian helburu honekin bat egin dezakegu eskura ditugun zortzi edukiontzi motetan gure hondakinak botatzean:  horia, ontzi arinentzat; marroia, hondakin organiko eta konpostagarrientzat; grisa edo berde iluna, birziklatzen ez diren produktuentzat; zuria elementu birziklagarrientzat; urdina, kartoi eta paperarentzat; berdea, gure poto eta botilen beirarentzat; laranja, erabilitako etxeko olioarentzat; eta gorria pila eta baterientzat. Udal-bilketa zerbitzuekin ere harremanetan jar gaitezke, baita Bizkaiko Garbiguneen sarera jo.

Hondakin mota bakoitza nola eta non bota dezakegun jakiteko, eta birziklatzen dugun era hobetzeko, Garbikeren webgunean BizkaiaRezikla bisitatu dezakegu.

Birziklatzearen Munduko Egunari onura atera diezaiogun gure biztanle txikienak kontsumo arduratsu bat jardutera eta birziklatzearen ohituran has daitezen laguntzen, guztion artean planeta garbi eta osasuntsua lortzeko helburuarekin.

Garbikerren Berriak