Hondakin organikoetan, % 22 gehiago bildu da ‘A ze marroia’ kanpaina egon den udalerrietan

2026/09/24

Bizkaiko Foru Aldundiak Garbikerren bidez bultzatutako kanpaina horrek 30 ekintza egin ditu 28 udalerritan, edukiontzi marroiarekiko 1.021 atxikipen gehiago sortu ditu eta 1.100 ikasle baino gehiagorengana iritsi da. Hazkunde horretan ikus daiteke zer-nolako lana egin duten udalek eta inplikatutako gainerako eragileek hondakin organikoaren bereizketa errazagoa izan dadin eta Bizkaiak gaikako bilketan aurrera egin dezan.


Kanpainaren balantzea eta funtsezko emaitzak:
- Bilketa hazi egin da: Urtarriletik ekainera, 2025ean 4,26 milioi kilo bildu ziren, eta 2026an, berriz, 5,15 milioi (ia 900.000 kilo gehiago). Horrek esan nahi du %21eko igoera metatua izan dela egindako udalerrietan.
- Herritarren parte-hartzea: 1.021 erabiltzaile berri sartu ziren eta 2.046 parte-hartze erregistratu ziren kaleko dinamiketan, arreta pertsonalizatuarekin eta zalantzak argituta.
- Ingurumen hezkuntza: 18 ikastetxetako 1.162 ikaslek (52 gelatan) errealitate birtualeko jarduera, lehiaketa eta esperientzietan parte hartu zuten, eta Waste Lab Bizkaian burutu zen azken fasea.
- Tresna digitalak: Kanpainaren mikroguneak 3.774 bisita izan zituen, eta Bizkaireziklako txatbotak 2.678 kontsultari erantzun zien (testu edo irudi bidez), hondakinen gordailuari, Garbiguneen kokapenari eta bereizteko gomendioei buruz.

Gaur egungo datuen arabera, Bizkaiko hondakin organikoaren bilketa 13.000 tona ingurukoa da. Datozen hiletan, orain arte erregistratutako hazkunde-mailari eusten bazaio, proiekzioaren arabera, izan daiteke 2026aren amaieran 15.500 bat tona materia organiko izatea gaikako bilketakoa. Kopuru hori aurreko urtekoa baino gutxi gorabehera % 20 handiagoa izango litzateke, eta sendotuko luke Bizkaiko gaikako bilketaren helburuetan aurrera egiten jarraitzeko funtsezko atal baten goranzko joera.