Eduki publikatzailea

Jakin gehiago honi buruz: Koopera

"Koopera, pertsonek pertsonentzat eratutako proiektua.

Kooperan, lanean aritzen gara gizarte-bazterketako arriskuan edo egoeran dauden eta bigarren aukera bat behar duten pertsonak gizarteratzen, jarduerak eginez, gizartean eragin positiboa dutenak, ingurunea hobetzen digutenak eta planeta zaintzekoak.

Ekonomia sozial solidarioko erakundeen sarea gara, Caritasekin lotuak: gizarteratzeko enpresak, fundazioak eta gizarte-ekimeneko kooperatibak. Sarean, enpresa-jarduerak gauzatzen dira, ingurumen-zerbitzuak, berrerabiltzea eta birziklatzea (ehungintzako espezialistak), kontsumo jasangarria (Koopera Store dendak), pertsonak artatzea, eta helburua betetzen lagun dezaketen beste zerbitzu batzuk, gizarteratzeko lanabes moduan baliatuta prestakuntza eta enplegua, gizarte ekologikoagoa, inklusiboagoa eta solidarioagoa eraikiz."

Koopera Webgunea