Eduki publikatzailea

Lan-jardunaldia tokiko erakundeekin

2025/03/28

Lan-jardunaldi bat egin da Waste Lab Bizkaian, hau da, baliabideen kudeaketaren eta ekonomia zirkularraren alorreko jasangarritasunaren inguruan ikerketa, berrikuntza, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzen dituen zentroan. Bizkaiko tokiko erakundeekin egindako jardunaldi horretan, Bizkaiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Plan Integrala (BHPKPI 2030) aurkeztu da, Bizkaiko Foru Aldundiak 2030. urtera arte tokiko eskumeneko hondakinen kudeaketaren esparruan eta prebentzioarenean egingo dituen programa eta jarduketak biltzen dituen plangintza-dokumentua, alegia.

Lan-jardunaldiaren bidez, ezagutzera eman nahi izan dira Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legetik eratorritako betebehar eta inplikazioak, baita Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko 1055/2022 Errege Dekretua ere. Azkenik, udalerrien gaur egungo egoeraren ebaluazioa egin da, lege-betebeharrei eta Europako helburuei dagokienez.

Bestalde, saio hau zerrenda luze bateko lehen hartu-emana izatea da asmoa, tartean diren eragile guztien artean helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko.

Berri guztiak


Argazkiak