Eduki publikatzailea

Horrela egin zen: WLB Sariak 2026 sariaren making of-a

2026/11/04

Waste Lab Bizkaia Sarien lehen edizioak ekonomia zirkularra eta baliabideen kudeaketa jasangarria bultzatzen laguntzen duten proiektu eta ekimenak aintzatesten ditu.

Aintzatespen hori IED KUNSTHAL BILBAO eta Circular Design Factory diseinu-enpresaren laguntzarekin egindako sari berezi batean gauzatzen da, Ekodiseinuko tresnak erabiliz eta Ekonomia Zirkularreko printzipioen aplikazioa txertatuz.

Horretarako, Bizkaiko garbiguneetan jasotako hondakin-frakzioetako hainbat material aztertu eta identifikatu dira. Material horiek zirkularitate-potentziala eduki behar izan dute, saria egitean era egokian txertatzeko.

Ekodiseinuaren ikuspegitik, eskura dauden materialetatik abiatuta, hainbat diseinu-proposamen sortu eta prototipatu dira. Proposamen horiek deialdiaren balioak eta helburuak jaso behar izan dituzte, eta berreskuratutako materialak txertatu dira osaeran. Proposamenik interesgarriena aukeratu ondoren, azken konfigurazioa zehaztu da eta saria ekoizteko behar izan den dokumentazio teknikoa prestatu da.

Berri guztiak


Argazkiak


Bideoak