Hondakinetatik energia sortu

2020/07/17

Egunero ahalegin nabarmena egiten dugu sortzen ditugun hondakinak gutxitzeko eta ingurumenean eragiten dituzten kalteak saihesteko: bere diseinuan birziklatutako edo birziklagarriak diren materialak erabiltzen dituzten ekoizkinak sortuz, baliabide naturalen eta lehengaien kontsumoa murrizten, edota produktuak berrerabiliz eta hondakinak bereizten bere birziklatzea errazteko Bizkaian ditugun zortzi edukiontzi motetan. Hala ere, hainbat arrazoi direla eta, berrerabili edo birziklatu ezin diren hondakin kantitate handi bat sortzen jarraitzen dugu.

Energia arduraz berreskuratzea 

Balorizazio energetikoa energia Berreskuratzeko aukera onenetarikoa da, berrerabili edo birziklatu ezin diren hondakinetatik elektrizitatea, lurruna edo ur beroa lortuz eta, aldi berean, zabortegietan botatzen diren hondakinen bolumena eta arriskugarritasuna murrizten dela.

Bizkaian, berrerabilgarriak edo birziklagarriak ez diren hondakinen zati bat Zabalgarbi balorizazio energetikorako instalaziora eramaten da non, hiri-hondakinen balorizazio energetikorako sistema berritzaile bati esker, energia sortzen da. 

Zehazki, instalaziora heltzen diren birziklagarriak ez diren hondakinetatik  Zabalgarbi 650 milioi kWh ekoizteko gai da, hots, 370.000 bizkaitarrek urtean kontsumitzen dutena. Honela erregai fosilen erabilera murrizten da.

Gainera, Zabalgarbi sistemaren eraginkortasunari eta instalazioak hartutako ingurumenaren babeserako neurriei esker, balorizazioaren bidez energia lortzeak atmosferara isurtzen den CO2-ren murrizketan laguntzen du.

Gure hondakinetatik energia sortzearen ondorioz zepak, txatarrak eta errautsak bezalako beste hondakin batzuk sortzen dira. Zepak obretan erabilgarriak diren beira, obra-hondakinak, zeramika eta hauen moduko material geldoek osatuta daude; txatarrak enpresa siderurgikoetan berrerabiltzen dira; bestalde, errautsak karez osatuta daude, batez ere, baina metal batzuen ehuneko txiki batzuk ere badituzte. Errautsek sortu dituzten hondakinen pisuaren % 3,6 eta bolumenaren %1 ordezkatzen dute eta, behin geldoak bihurtu, egiaztatutako zabortegietan bota daitezke osasunerako eta ingurumenerako kalterik gabe.

Hondakinen tratamendu jasangarria

Europar araudiak, eta sen onak, adierazten dutenaren arabera, hondakinen kudeaketarako lehen urratsa Prebentzioa izan behar da – hondakin gutxiago sortzen dituzten produktuak Birdiseinatzen eta baliabideen kontsumoa Murrizten -; jarraian ekoizkinen Berrerabilpena dago, hau da, produktua sortu ez zen era ezberdinetan erabiltzea; ondoren, materialak ekoizpen zikloan berriz sartzen dituen Birziklatzea eta Balorizazio energetikoa doaz. Guzti hau azken pausua, Ezabapena edo hondakinak zabortegietan utzi beharra, ekiditeko edo gutxienez murrizteko.

Hondakinen balorizazio energetikoari esker gure etxeetarako energia lortzen dugu, gas kutsatzaileen atmosferara isurketa eta erregai fosilen erabilera murrizten dira, eta airearen, lurzoruaren, landaretzaren eta gainazaleko eta lurpeko uren kalitatea hobetzen da, zabortegietan hondakin gutxiago uzten direla.

Garbikerren Berriak