Garbiker Makusi Jaian parte hartu du birziklatzeari buruzko hainbat jokorekin

2024/10/14

Makusi haurrentzako eta gaztetxoentzako euskarazko ekosistema digital berriaren jaian izan da Garbiker, 500 pertsona baino gehiagori planeta zaintzearen garrantzia helaraziz. Bertan Bizkaiko Foru Aldundiaren standera hurbildu diren familiak hondakinen kudeaketari buruzko hezkuntza-esperientzia dibertigarri batean murgildu ahal izan dira. Jolas interaktiboen bidez, hala nola ‘Memory’, ‘Birziklatzearen saskia’ edo Tetris eta Space Invaders-en bertsio ekologikoen bidez, bai haurrek bai helduek modu atseginean ikasi dute hondakinen sorrera prebenitzearen, berrerabiltzearen eta behar bezala birziklatzearen garrantzia.

Garbikerren Berriak