Garbikerrek 3 milioi euro baino gehiagoko dirulaguntza jasoko du, lurraldeko hainbat proiektu estrategikotarako

2023/01/16

Garbikerrek aurkeztu dituen bost proiektuek lor zitekeen aurrekontu-zuzkidurarik handiena lortu dute, Euskadin hondakinen araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko dirulaguntzen Programan

Garbiker, bere jarduketen barruan eta Bizkaiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Plan Integralaren ildoan, lurraldeko hondakinen kudeaketa-sistema hobetzen eta ekonomia zirkularra garatzen laguntzen duten hainbat proiektu garatzen ari da.

Proiektu horietako zenbaitek Next Generation funtsetako laguntza jaso berri dute, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bitartez. 2022ko abenduaren 27an, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak ebatzi zuen Garbikerrek aurkeztutako bost proiektuak eman litekeen zuzkidurarik handienarekin laguntzea:

-Bizkaian berrerabilpen-edukiontzien (zuriak) sarea handitzea, ehungintzako hondakinen gaikako bilketa hobetzeko.

-Bizkaiko Konpostegia handitzea; Bizkaian gaika bildutako biohondakinen tratamendurako instalazioa da, eta konposta sortzea du helburu.

-Bizkaian etxeko biohondakinak konpostatzeko hiru eskualde-planta eraikitzea, hiru eremu geografiko horietan bildutako biohondakinentzat.

-Bizkaiko Lurralde Historikoko Garbigune finko eta mugikorren sarea hobetzea.

-Artigasen dagoen Bizkaiko TMBan inbertsioa egitea, eraginkortasuna hobetzeko birziklatu daitekeen beira berreskuratzeari dagokionez.

Garbikerren Berriak