CircularTexEFA proiektuaren barruan dago Garbiker. Egitasmo horrek dirulaguntza lortu du INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA2021-2027) Programaren 2. proiektu-deialdi klasikoan.

2026/03/03

CircularTexEFA proiektuaren xedea ehungintzaren arloan mugaz gaindiko balio-kate zirkular bat egituratzea da, POCTEFA lurraldean ehun-hondakinak bildu, berrerabili eta birziklatzeko zirkuituak antolatuz. Era berean, lurraldeko eragileak eta publikoa sentsibilizatu eta trebatuko dira, jardunbide jasangarriagoetaranzko trantsizioari laguntzeko asmoz.

Proiektuak 11 bazkideren arteko lankidetza du oinarri, lurralde-sinergiak sendotzea helburu.

Proiekturako finantziazioaren % 65 Europar Batasunak ematen du, INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA2021-2027) programaren barruan. Horren helburua eskualde mugakideko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.

Web: https://circulartexefa.eu/

 
 

Garbikerren Berriak