Eduki publikatzailea

Garbikerrek “Bir Think” jardunaldia egin du Waste Lab Bizkaiaren lehen urteurrenean

2026/03/13

Garbikerrek Waste Lab Bizkaiaren lehenengo urteurrena ospatu zuen joan den otsailaren 19an, hondakinen kudeaketan berrikuntza eta ekonomia zirkularra bultzatzeko diseinatutako “Bir Think” topaketa antolatuta.

Goizeko saioan “Edukiontzi marroiaren erronka eguneroko bizitzan” izeneko hackatoia egin zen, non zenbait belaunalditako 31 parte-hartzailek taldean lan egin zuten, etxean hondakin organikoa birziklatzea erraztuko duten irtenbide praktikoak proposatzeko. Elkarrekin egindako lan horren ondorioz, sei proposamen sormenezko eta praktiko aurkeztu ziren prozesu hori errazteko eta eguneroko keinu txikiak Bizkaiko herritarrentzat aurrerapen esanguratsu bihurtzeko.

Arratsaldean, berriz, hausnarketarako eta hitzaldietarako tartea izan zen, eta Eneko Atxak, Alex Dakovek eta BH2C-Basque Hydrogen Corridorreko Aitor Arzuagak hartu zuten parte. Gainera, programazioan Turukutupa ere izan zen, birziklapenetik abiatuta sormena sustatzen duen musika zirkularreko proiektua.

Halaber, Arantza Atutxa Ingurumen eta Nekazaritza Saileko foru-diputatua eta Alex Peláez Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen zuzendari nagusia izan ziren topaketan, Bizkaiko sektoreko enpresa nagusietako ordezkariekin batera.

Hitzaldiekin batera, Waste Lab Bizkaia proiektuaren izaera partekatuaren eta koordinatuaren garrantzia azpimarratu zuten zenbait azalpen-bideo proiektatu ziren, eta gizarte-kontzientziazioaren alde eta ingurumen-erronkei berrikuntzaren bidez heltzeko egindako apustua nabarmendu zen.

Jardunaldia amaitzeko, goizean egindako hackathoian sortutako Ideia Onenaren eta Ideia Berritzaileenaren sariak aurkeztu eta banatu ziren, parte-hartzaileen talentua eta konpromisoa aitortzeko.

Berri guztiak


Argazkiak


Bideoak