Garbiker Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) antolatutako III. ESGREM Topaketan izan da.

2024/05/20

Garbikerreko taldeko ordezkariak III. ESGREM Topaketara joan dira. Topaketaren leloa “Udal-hondakinen kudeaketa aurreratu baterantz” izan da, eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan (GHK) egin da. Bilera horretan, hainbat gai landu dira, besteak beste, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren agenda, 2024-2026 epean udal-hondakinak kudeatzeari buruzkoa, edo beste gai batzuen artean, errefusaren tratamenduari buruzko hainbat aukera bateratzea.

ESGREM (Entes Supramunicipales para la Gestión de Residuos Municipales) 2021. urtean eratu zen lantalde bat da, eta Fundació Fórum Ambiental-ek koordinatzen du, gaur egun udal-hondakinen kudeaketaren inguruan eratutako 35 erakunde parte-hartzaile dituelarik. Horien artean, eta 2024etik, Garbiker dago.

Garbikerren Berriak