Eduki publikatzailea

Jakin gehiago honi buruz: Energiaren Euskal Erakundea

"Eusko Jaurlaritzak EEE Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen 1982an, eta politika energetiko baten oinarriak finkatu zituen, hainbat garaitan pisu desberdinez oinarrituta egon dena, eraginkortasun energetikoan, gure energia-iturriak dibertsifikatzean eta energia berriztagarriak sustatzean.

Orduz geroztik, Energiaren Euskal Erakundeak izan du ardura Jaurlaritzak zehaztutako politikekin bat datozen proiektuak eta ekimenak garatzeko.

Energiaren Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia da, honako eginkizun honekin:

  • Euskadiko Energia Estrategiak proposatzea, irizpidetzat hartuta hornidura bermatzea, kostuen lehiakortasuna, jasangarritasuna eta garapen teknologikoa.
  • Horiek garatzean ekinean parte hartzea, eta horietan zehaztutako helburuak lortzen laguntzea.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzari zerbitzua ematen dio, energiaren eta baliabide geologiko-meatzarien arloko jarduerak garatzen ditu, eta proiektuetan parte hartzen du, enpresak eta erakundeak inplikatuz. Horrez gain, bere estrategiak gidatzeko darabiltzan balioak eta mezuak zabaltzen ditu gizartean."

Energiaren Euskal Erakundea Webgunea