Foru Aldundia, Garbiker eta Surne Bilbao Basket-en eskutik, hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea sustatu dute Barçaren aurkako partidan

2024/05/13

Surne Bilbao Basket eta FC Barcelona Saskibaloi taldeen arteko partida zela eta, Fan Zonen karpa bat jarri zen, partida aurreko orduan gaikako bilketa eta birziklatzea sustatzeko jolas dinamikak garatzeko. Sandwichak eramateko 10.000 ontzi banatu ziren pabiloiko eserlekuetan, eta atsedenaldian jolas bat egin zen, non irabazleek 300 eta 150 euroko sariak jaso zituzten Koopera Storen sarean kontsumitzeko.

Ekintza horren helburua, "Berrerabilera, a ze saskiratzea" lelotzat hartuta, hondakinen kudeaketa egokiarekin zerikusia duen guztiaren inguruan herritarren kontzientzia piztea zen, kontsumo eta ohitura arduratsuak sustatuz.

Garbikerren Berriak