Eduki publikatzailea

Abian da lehen Waste Lab Campusa, hondakinen prebentzio eta kudeaketari  buruzko formakuntza

2025/03/05

Jada abian da Waste Lab Bizkaia Campusaren lehen edizioa, “Hondakinen kudeaketa eta prebentzioa enpresan” gaiari buruzko prestakuntza emateko.

Garbiker-ek sustatzen duen Waste Lab Bizkaia 2025 Campus hau, FSE+-ek kofinantzatzen du, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak bideratuta, Biodiversidad Fundazioak kudeatutako Emplaverde+ Programaren bitartez.

Ekonomia zirkularreko praktikak ezarri nahi dituzten 30 ikaslek, ETEetan edo bere kontura lan egiten dutenek, ingurumenaren eta hondakinen arloan ezagutza eta esperientzia handia duten profesionalen eskutik jasoko dituzte formakuntzak. Irakasle honek ikasleak orientatuko dituzte norberaren enpresarako Hondakinen Kudeaketa Plan bat egiteko.

Lehenengo saioan, José María Fernándezek hartu zuen parte, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Ekonomia Zirkularreko zuzendariak. José Mariak Ekonomia Zirkularraren oinarriak azaldu zituen, garapen ekonomiko jasangarria ahalbidetuko duten ereduetarantz bideratzeko tresna gisa, gaur egun indarrean dagoen eredu ekonomikoa aldatuz.

Berri guztiak


Argazkiak